« Argazkien soslaiak | Osatu »
Pantailen garaipena / Iñigo Martinez Peña / Elkar, 2023
Argazki bat jendarteari Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-03-25
Presentzia fisikoaren eta ahotsaren aldeko aldarria da Iñigo Martinezen liburua. Teknologia berriek dituzten arriskuez dihardu. Platonen haitzuloaren mitoaren birkreazio modernoa dela esan daiteke: momentuak bizitzeari utzi eta artxibatzeari ekin dio jendarteak. Ekografietatik hasi, mediku eskanerretatik segi, eta ikusteko denborarik ez dugun mugikorreko argazki biltegietan bukatu, dena bihurtu da ikusgai; gure borondatez bihurtu ere… Norbanakoak geolokalizaturik gaude, gure datuak salgai jarri dituzte. Eta hori gutxi balitz, segurtasunaren izenean, zelata-kameretara bezatuak gaude. Martinezen liburua kapitalismoaren aurka eta ekologismoaren alde posizionatzen da. Ekologismoa eta teknologia aurrez aurre jartzen ditu filosofoak eta gizakiak naturatik urrundu izana salatzen du. Bestalde, informazioaren jendartean multinazionalek gure datuak nola erabiltzen dituzten ezbaian jartzen du. Algoritmoek eta irudiek aurrez aurreko harremanak ordezkatzen badituzte eta pantailek inguruan duguna ezkutatzen badigute, horrek gure bizimoduetan nolako kaltea sortuko duen jartzen du mahai gainean.
“Mandamentu hipermodernoak” bere aurreko saiakeraren jarraipentzat hartu daiteke honakoa, bai edukiz eta bai mamiz. Erraz irakurtzekoak dira biak, estilo argi eta burutsukoak eta maisuki harilkatuak. Hamar kapitulu ditu liburuak. Lehenengoan jendartearen diagnosia egiten du, eta azkenekoan joerari aurre egiteko balio dezaketen alternatibak proposatzen ditu. Liburuak bibliografia interesgarria dakar. Hala ere, datu objektibo gisa aurkezten diren zenbait baieztapen dudakoak iruditu zaizkit eta jatorrizko informaziorako lotura sumatu dut faltan, hura kontrastatzeko. Baieztapenok, hala ere, uler litezke irakurlea interpelatzea helburu duten probokaziotzat ere. Klik. Hasi dadila elkarrizketa.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo