kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arrain hezur bat eztarrian / Olatz Mitxelena / Elkar, 2023

Kortazaharreko zuloak Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-03-18

Norbanakoek giza harremanen aurrean sentitzen duten antsietatea da Olatz Mitxelenaren ipuin liburuko gai nagusia. Hamar ipuinen bidez deskribatzen da protagonisten ondoeza. Batzuetan, harreman afektiboek epe luzean eragiten dituzten arrakalak eta kortseak dira aztergai: bikote harremanetan sortzen den asperdura, kuadrillakoen arteko zaintza eta denboraren poderioz barneratzen diren rolak, edota familia egitura eta nostalgia. Besteetan, gizarte mailako arazoa da oinarri: sortzaileen esposizioa, ezezagunekin harremantzeko zailtasuna, pandemia batek eragindako beldurraren kudeaketa edo gerrak eragindako kamera geldoko desplazamendua. Bi kasuetan, norbanakoaren psikologia da erretrataturik geratzen dena.

Errealismo magikoz zipriztindutako liburua ondu du Mitxelenak. Ipuinaren hasieran kliskagailu funtzioa betetzen duen gertaera bitxiren bat agertzen da: haur baten ezohiko jokaera, amnesia selektiboa, umeltasuna, hildako katuen etorrera… Gertaera horrek irakurlearen jakin-mina pizten du hasieran, eta geroz eta garrantzia handiagoa hartuko du ipuinean barrena, harik eta gertaera hori pertsonaiaren korapiloa askatzeko giltzarri bihurtuko den arte. Gertaerak, beraz, profezia gisa funtzionatzen duten metaforak dira. Ipuinetako elkarrizketak ez dira naturalak, idazleak ipuinen mezu nagusiak kokatzeko erabiltzen dituen artifizioak baizik. Joera horren auto-parodia egiten du idazleak azken ipuinean museozainaren ‘crush’ak aforismo bidez hitz egiten duela dioenean. Detaile jostari oso baliotsuak ere baditu liburuak. Lehena izan arren estilo kontsolidatuko idazle baten lana ageri da. Interesguneen ikuspuntutik, filosofiatik eta mitologiatik gertuko koka daiteke; eta, estilo aldetik, Hego Amerikako idazleen estilotik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak