kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Hitz lau / Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria / Euskal Editoreen Elkartea, 2003

Ikuspuntuak Igor Estankona / Deia, 2003-09-23

Ez dira inondik ere lauak liburu honetan irakurleak aurkituko dituen hitzak, ezpada lau hitz edo lau hizkera desberdin. Funtsean artikulugintzan aritzeko lau modu dira orain eskuragarri ditugunak generoari efimerotasuna lapurtu dion argitalpen honekin. Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Xabier Lete eta Ramon Saizarbitoriak 1993ko azarotik hasi eta 1994ko uztaila bitartean igandero Euskaldunon Egunkarian idatzitako artikuluak biltzen ditu “Hitz lau” honek. Martxelo Otamendik hitzaurrean dioen legez, hastapeneko garai haietako ahalegin ausartenetarikoak izan ziren laukote honen lanak. Hala dela ohartzen da edozein, artikuluen luzera, sakontasuna eta aniztasuna kontutan hartzen baditu.

Aipatutako komunikabidearen itxieraren aurrean loak hartu ez eta langileen aldeko argitalpena tajutu dute Editore Elkarteak eta idazleek eurek. Keinuaren garrantzi praktikotik harago literarioki ere urregorriaren pisua daukan lana da hau, denborak oso ondo tratatu dituen hogeita hamalau artikuluek gogoetarako gonbite ederra izaten jarraitzen dute eta. Hori ez zaio zor denboraren muga bera gainditzeko gaitasun berezi bati, denboren eta gaien errepikapen hutsa den historiari baino. Izan ere, sakonki aztertzen dena beti da baliogarri. Hala behar denean irakurleak egingo dizkio egokitzapenak, gaurko egunera ekarriko ditu anakronismo arinak. Artikulu denak bilduta edukitzeak, gainera, idazleen arteko ika-mikak hobeto jarraitzea ahalbideratzen du, bakoitzaren jarrera definituago bat erakutsiz. Interesgarria da jarreretan ezezik idazle bakoitzaren estiloan arreta jartzea, hitz potoloekin gauza finak eta hitz finekin gauza potoloak esaterako orduan laurak diren arren maisu, bakoitzak bere tonua baitarabil. Putzurik putzu dabilen irakurleak zail izango du irakurketa uztea, ondoren zer datorren jakiteko nahia pizten baitu gaien eta ikuspuntuen aberastasunak. Erritmo biziko irakurketa, inondik ere.

Koldo Izagirre zapataren azpiko txiklea bezain gozoa da, Anjel Lertxundi zaldirik gabeko zalduna, Xabier Lete sagardotegiak nahiago dituen filosofoa eta Ramon Saizarbitoria japoniako zetaz bildutako makila. Laurek dute hala ere puntatik puntara eta konkretutik abstraktura salto egiteko gaitasun berezko hori. Bakoitza bere lekuan dagoelarik zelan mugitzen diren ikusi ahal izatea nahikoa arrazoi sendoa da liburua erosteko, beste arrazoiak arrazoi.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak