kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hezurrezko kaiolak / Hasier Larretxea / Gaztelu-Maya Elkartea, 2022

Arkatz baten mina Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-01-28

Badira kaiola ikusgarriak eta baita ikusezinak ere. Herri oso bat preso hartzeko bezain handiak direnak eta norbere sentimenduei mugimendua oztopatzeko bezain txikiak. Ohiko argitaletxeetatik kanpo ekoitzitako edizio honetan hezurrezko kaiolez mintzo da Larretxea: hasieran oztopo izandako mugez, baina gerora armadura bilakatutako egitura gogorrez. Diseinu aldetik mimoz atondutako liburua da. Urrezko konstelazioak dakartza azalean eta balio handiko ilustrazioak mamian. Memoriaz, eskuez, lotsaz, absentziaz eta konstelazioez dihardu liburuak. Poemen irudikapen grafikoa Juan Angel Perotxenak egin du grafitozko arrastoz egindako trazo organikoekin.

Liburua lau ataletan banatuta dago. Lehen ataleko poemek liburua paisaia baten gainean kokatzen dute, lurtsuak dira. Arraiozko poetaren “Esku ahurretan lur arrastoak” atalak herri bati erreferentzia egiten diola dirudi hasieran, baina “Gabeziak” izeneko poematik aurrera kolektibotik norbanakorako jauzia iradokitzen da. Hortik aurrera, herria subjektu zapaltzaile bihurtuko da; bikotea, askatasun; eta natura, konplize. “Kaiolak beraien zuloetan” atalak gorputz ez normatiboez dihardu eta oraindik jendartean guztiz normalizatu gabeko bikote harremanez. Tribuak eta xamanak debekatutako jokaeren transgresioaz gozatzeko aldarria egiten da poematan. “Azken suaren kedarra” atala nahiko iluna da eta existentziaren hutsaltasunean itxaropen pospoloak pizteko ahaleginean dihardu poetak. “Argiaren konstelazioak” deitzen den laugarren atala aforismoen itxurako poema laburrez osatuta dago, eta egiturazko aldaketa horrek badu isla marrazkien estiloan ere. Hiri handiago batera emigratutako pertsonak bere jatorrizko lurrean sentitzen zituen mugak seinalatzen dituzte kaligramek, sendatutako amorruz eta nostalgiaz. “Uko egindako hori ere bagara”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak