« Emakume baten erretratua | Poeta hilezkorra »
Humanitatearen une gorenak / Aritz Galarraga / Alberdania, 2022
Internazionalismo literarioa Asier Urkiza / Berria, 2023-01-08
Aritz Galarragak Argia aldizkarian idatzitako artikuluen bilduma da, berez, Humanitatearen une gorenak. Gorka Bereziartuak hitzaurrean dioenez, ordea, hori baino gehiago ere bada; izan ere, testuak elkarrekiko loturan antolatuta daude, eta liburuak badu, hortaz, zentzu organikoa, logika formala. Galarraga, Zweigen liburu hartako izenburua bere eginez, literaturaren bidez aritzen da une goren zein erdipurdikoez, afera betierekoez eta eguneroko bizitzak gordetzen duenaz.
Saiakera literarioaren generoan kokatuko nuke liburua, ez hainbeste literaturak toki handia hartzen duelako bertan, baizik eta Galarragak hura duelako bidaide, lagunik leialen eta inguruaz gogoetatzeko tresna. Pentsamendu literario baten egituratzea baitago orriotan, mundua esaten dioguna literaturaren galbahetik iragazteko nahia. Hala forman nola edukian antzematen da hori. Esan bezala, orriz orri, testuz testu, autoreak bere unibertsoa taxutzen du irakurleen aurrean, batzuetan zirikatu asmoz, gehienetan konplizitate keinu bila.
Zurruntasunari ihes egin nahia dateke liburuaren beste ezaugarrietako bat; umorea, ironia eta arintasuna neurri egokian erantsita erdiesten du Galarragak bizitasuna, testuen laburtasunak ere —prentsarako artikuluak izaki— ikaragarri laguntzen duela. Liburuan gurutzatzen dira gai pisutsuak arinekin, kezka bizienak plazer uneekin, minak ukenduekin. Heriotza, zahartzaroa, denboraren igarotzea, sorterria eta deserria, artearen funtzioa… horrelakoak sumatzen dira sarri berniz auto-ironikoaren azpian —zeina ez baita liburu osoan zehar agertzen, egiari zor—. Bidezidorrotan paseoan bezala abiatzen da, halere, Galarraga. Txistua joz, tarteka pentsakor, bidaiaz gozatzeko segurantza osoarekin. Eta eskuan beti liburu batekin.
Bidaia gozagarria da, besteak beste, bakarrik joanda ere lagunduta egiten delako. Kontaezinak dira liburuan aipatzen diren idazleak eta obrak. Ez dira apaingarri edo osagarri huts; kontrara, hausnarketen akuilu dira, autorearen begirada literarioa janzten duten neurrian, ezinbestekoak. Erreferentzietan badaude joera nabarmenak, edozein irakurlek baititu, izan, bere eremu kutunak, obsesio ere bilaka daitezkeenak. Galarragak badu bat, nire irudiko, liburu osoaren adierazgarri izan daitekeena. Mittleuropa, mugako literatura, Praga, Trieste, bai, baina baita Bidasoa, Baztan, Katalunia, Espainia, Frantzia, Euskal Herria ere. Geografiak —ez soilik literarioak— eta berorien arteko balizko zubiak. Igar daiteke liburuan asmo supranazional bat, internazionalismo literario bat nahi bada, aberrietan baino, hizkuntzetan sinesten duena, literaturetan, humanismoan oraindik ere esperantza handia izan eta kultura ezartzen duena izugarrikeria eta desberdinkeria gainditzeko bitartekotzat. Hor kokatzen da tradizio literarioaren aitortza, etorkizunerantz proiektatu beharrekoa, mundu malapartatu hau konponduko bada. Eta konponbiderik ezean, Kafkak zioen hura, behintzat irtenbide bat, egunerokoa goxatzen eta une txikiak goratzen lagun diezagun.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera