kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Berriz zentauro / Katixa Agirre / Elkar, 2022

Gozamen futurista Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-11-19

Etorkizun hurbilean kokatu du Katixa Agirrek bere azken eleberria. Zientzia fikzioaren osagaiak nahastu ditu generoenekin modu dokumentatu eta sinesgarrian nahastu ere. Betaurreko futuristen bidez, iraganean gertatutakoa birsortzea eta bizitzea posible da etorkizuneko biztanleentzat; eta halako modulu pedagogikoak sortzea da Paula Pagaldai protagonistaren lana. Aspaldiko partez, sendiarengandik fisikoki urrundu, eta Parisen bertaratuko da protagonista. Bere harreman sentimentalean lehendik zeuden arrakalak handitu egingo dira bidaia iniziatiko horretan. Teknologiak bizitza errazteko eta bizipenak areagotzeko aukerak eskaintzen ditu, baina aldi berean gizakia bere berezko izatetik, naturatik eta harremanetatik banatzen du. Teknologiaren arriskuaz eta potentzialaz gogoeta interesgarria da honakoa; lan ausarta eta originala.

Plazeraren bilaketa da kontakizunaren ardatza. Alde batetik, gozamen fisikoa: puntako teknologiaz hornitutako neoprenoak eskaintzen diona. Beste alde batetik, eta bereziki, fantasia erotikoak eragiten dion gozamena. Emakume gorputza utzi eta gizonarena hartzeko aukera birtualak boterearekin esperimentatzeko aukera ematen dio. Esplorazio horretan bere buruaren ezagutza sakonagoa lortuko du Paulak. Generoen arteko mugen lausotzearen hurrengo kapitulua irudikatzen du. Amaierako orrialdeetan kontrakulturak proposatzen duen drogen bidezko autoezagutzari keinua ere egiten dio. Errealitate hedatuaren sortzaile da protagonista, eta lagun imajinario moduko bat izango du bidaide: Mary Wollstonecraft. Haren bizitzaren esplorazioak eragingo dio aurrera istorioari. Kontaketa, beraz, iraganeko pertsonaia bati buruz orainean egiten du protagonistak eta aldi berean irakurlearen etorkizuneko garai batean kokatuta. Aldi berean, protagonistaren bizitza erreala, hologramek emandako informazio hedatua, eta lagun imajinarioa txirikordatzen ditu Agirrek. Erreala, birtuala eta irudimenak sorrarazia; gorputz berean oro.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak