kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ipuina engainua da / Iban Zaldua / Elkar, 2022

Bazen behin, ipuina Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-11-12

Meta-ipuinekin ipuin meta osatu du Iban Zalduak. Ipuingintzari buruzko hainbat ideia zerrendatu eta idazle bizimoduarekin lotutako zenbait kezka bistaratu ditu bere azken liburuan, eta literaturako irakasle lanbideari lotutako hainbat kontakizun eraiki ditu: “Tailerraren ostean”, “Kongresuan”… Bide horretarik abiatutako kontakizunetako bat da “Ipuina adulterioa da”; ziurrenik, bilduma honetako lanik borobilena. Bikote harremanean hirugarren bat sartzeak eragiten duen kaosa eta harmonia deskribatzen ditu Zalduak. Antzerako egoera marrazten du “Julen Ezeizabarrena” ipuinean ere. Garbi erakusten du espazio onirikoa partekatzea beti ez dela onerako…

Ipuinetako zenbait dagoeneko argitaratuta zeuden bestelako euskarrietan eta berreskuratu egin ditu argitalpen honetarako. 18 ipuin metatu ditu, guztira, Zalduak. Hautatutako tematiketan idazlearen posizionamendu ideologikoa euskal literaturako fikziozko obra gehienetan ohi dena baino esplizituagoa ageri da, zirikatzaile. Ipuingintzari neurria hartu dionak baizik ez dezakeen ausardiaz planteatzen ditu jolasak liburu honetan. Idazleak irakurlea harritzea lortzen du ipuin batzuetan hasieratik mahukan gordetako karta aterata. Beste batzuetan, tentsioari eusteko ariketa da ipuinari indarra ematen diona: baloi bat lurrera jausi gabe kolpetxoak ematen dakienaren erakustaldia. Zientzia fikzioa baliatzen du autoreak inongo konplexurik gabe eta zenbait ipuinetan efektu interesgarria sortzen du horri esker, ordu aldaketaren ipuinean adibidez. Beste kontakizun batzuetan etorkizun posibleak eraikitzen ditu historialariak. Arma museora egindako bisitaz diharduen lehen ipuinean, esaterako, karikaturizatu egiten du etorkizuna. Sail bereko bigarren ipuinean, berriz, Katixa Agirreren “Berriz Zentauro” eleberriarekiko paralelismoa ezarri liteke. Antzerako zerbait esan daiteke “Eskola segregazioa” izeneko ipuinaren eta Uxue Apaolazaren “Bihurguneko nasa”ri buruz ere.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak