kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hotza bazkatzen / Izaskun Igoa Jaimerena / Balea Zuria, 2022

Adar bat airean Maddi Galdos Areta / Argia, 2022-10-30

Nondik idazten eta nondik irakurtzen dugun, edo zerk idazten gaituen eta zer idazten dugun.

Poesia, idazketa edo, oro har, hizketa ulertzeko duen erak badu zeresanik joan den maiatzean Izaskun Igoa Jaimerenak (Ziga, 1995) argitaratu zuen Hotza bazkatzen (Balea Zuria, 2022) poema-liburuan. Aurretik literatura munduan ibilia izan arren hauxe dugu Zigakoak argitaratutako lehen olerki-bilduma, Donostia Kultura V. Poesia Saria eman diona.

Poema bakoitzak liburua ardazten duten hamar galderetako bati ihardesten dio, erantzun irmo baino, galdera berrien sortzaile izaki: gure joera, kezka eta harremanek, jendartean bizi eta izateko ditugun moduek ez baitiete beti lege matematikoei erantzuten. Eseri eta frenesia geldotzeko parada dira hala poemok: ezinegona abiapuntu, egoten ikasteko abagune; barrutik kanpora begiratzeko aukera, edo alderantziz. “Haizerik zakarrenak / harrotutako adarra ere, / arbolaren mugen artean / mugitzen da. / Airearenetan, puskatu”. Hausten den nitasun bat dugu lerrootan, minari, kaosari eta pentsamenduari itsasten zaiona, baina itaun konplexuak galdegindako konplexutasunez tratatu eta puskaka bere osotasuna azpimarratzen duena.

Haizea airea da mugimenduan, aire gabeziak dakarren gehiegikeria da arnasestua, barneratzen dena arnasa eta kanporatzen dena hatsa. Igoak frogatzen duen legez, ordea, aireak adieraz dezake hori baino askoz gehiago: bilakatzen da fereka, presa edo egonezin. Gorputzean, denboran eta naturan topa ditzakegun elementuak ere badarabiltza ni poetikoak maiz bere buruari zuzendu eta irakurleari jarrera erreflexiboa izan dezan gonbita egiteko. Horrela, besteak beste, bizimodu modernoak eskaintzen digun balizko askatasunaren eta lotura bakotzat jotzen den amodioaren disekzio zorrotza egiten du, hizkera argi eta sarkorra baliatuta.

“Ezin da hitz bera izan / nik idatzi / eta zuk irakurri duzuna. / Bio grafia”: akaso irakurtzeak idaztearen uste baino antz handiagoa duelako. Igoak berak irakurri dituen hainbat idazleri egindako aitortzek osatzen dute bilduma, elkarrizketa horretan irakurleari bere esanahi propioak eraiki ditzan aukera eskainita.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak