kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Desertuan behatxuloa / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2022

Gizatasuna hizpide Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-10-08

Hiru urte igaro dira Anjel Lertxundik azken saiakera lana plazaratu zuenetik. Hainbeste estimatzen duen genero horren beste obra batekin datorkigu aurten, hiru ataletan banatua (“Desertuan behatxuloa”, “Ongi etorria eta agurra leiho beretik” eta “Axola zaigun guztia ez da guztia”) eta Flauberten aipu honekin irekitzen dena: “Ni naizena naiz, aldi berean desertu, bidaiari eta gamelu”.

Lertxundik munduaz eta bizitzaz pentsatzen aurkezten du bere burua mundua konprenitu nahian. Hartara, bizialdiaren azken etapan dagoenaren pentsakizunak eta pasarte biografikoak bidera ateratzen zaizkigu orrialdeetan zehar. Idazle-bokazioa agerian, nahiz eta nekeak ere ematen dizkion, hainbat gai hartzen ditu hizpide gogoeta interesgarriak irakurleokin partekatzeko: kexaren kultura, naturaren suntsiketa, politika, pandemiaren negazionistak, artea eta hainbat pentsalari zein idazleren izenak azaltzen dira (Erasmo, Zweig eta Adorno…), gizatasunaren adierazgarri, etika eta onestasunaren beharra aldarrikatzen, iradokitzen baita obra honetan.

Gai batetik bestera saiakeraren ohiko jauziak daude, egileak oso modu zaluan uztartzen dituenak. Zintzotasun ariketa bat burutu duela esan liteke, eta “sukalderaino” eramaten gaituela, bere indarguneak, ahulguneak erakutsiz. Izan ere, bukaerako “post scriptum”ean Ukrainako gerrari buruz dihardu bere etsipena agerian utziz.

Bizitzaren osotasuna eta gizatasunaren ulermen kritikoa eskaintzen du Lertxundik. Gozamenaz irakurtzen da liburua eta han-hemen aurkitzen ditugu hausnarketa sakonak bezain sarkorrak idazle oparo honen eskutik: “Etorkizunaren, garai nahasien beldurra. Trenpua ez daukagu ausardietarako, kikilduta gaude, gure baitak gorabeherarik gabeko segurtasuna du amets”. Kontsolamendurako aukera garai latzetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak