kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003

Eleberriari buruz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-08-31

Bada liburuan halako pasarte bat, gutxienez deigarri egiten dena, niri behintzat deigarri egin zait. Damian Arruti pertsonaiak bi gazte ditu etxean, biak ETAkoak, itxura batera, mutila eta neska. Mutilak liburu bat oparitzen dio Damiani, Vila Matasen El mal de Montano hain zuzen. Liburua eskuan duela gogoeta egiten du pertsonaiak, eleberriari buruz: “Hilda dago nobela, bai. Zeharo hilda. Jaione eta ni bezain hilda”. Baieztapena ez da berria, nobela askotan hil baitute, edo hilarazi. Barojak berak nobelak idazten zituen, idazle asko nobela hilda zegoela aldarrikatzen zuen bitartean. Litekeena zen nobela hilda egotea eta bera, don Pío Baroja, horretaz ohartu ez izana. Litekeena da gaur egun ere nobela hilda egotea, eta lurperatua ere bai, baina nobelagileak horretaz ez konturatu izana. Litekeena da, behar bada, agian, apika… Euskal literaturari begiratu bat emanez gero, ohar gaitezke nobela asko idazten dela, eleberri itxura duen nobela ugari bai behintzat.

Beste kontua da zer nolako nobelak idazten diren. Nik uste, ikusitakoak ikusi eta irakurritakoak irakurri, konformismoa dagoela nobelagintzan. Bi edo hiru gai dira oso maiteak (heroiarena eta traidoreena, bereziki), pertsonaia nagusiak bere on-gaitzean garbiak dira, tolesdurarik gabeak, batere anbiguoak ez, “politikoki zuzenak”, idearium abertzaletik begiratuta, noski. Idazkera, bestalde, oso txukuna da; nago sekula ez dela gaur egun bezain txukun idatzi; baina bat da txukun idaztea eta bestea ondo idaztea. Txukun idazten da, baiki, eta testu irakurterrazak idazten dira, hitzei harrigarri izateko aukera gutxi emanez. Gaur egungo eleberrigileek ez dute askorik arriskatzen, eta egiten dituzten obrek, maila handikoak badira ere, zalantzarik ez horretaz, ez dute harantzago jotzen. Honek ez du esan nahi nobela txarrak direnik, banan-banan hartuta.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak