kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Uda betea / Aritz Gorrotxategi / Elkar, 2022

Amaiera bikaina Jose Luis Padron / Bilbao, 2022-07

Azken aldian, Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1975) halako simetria batekin atera ditu bere liburuak, binaka edo. Azkeneko bi ipuin bildumak ere antzeko zerbait ziren, bazuten lotura, bazituzten zubi asko haien artean. Aurrekoan amaitu gabe-edo utzi duen zerbait bigarren horretan borobiltzen duela dirudi.

Uda betea (Elkar, 2022) poesia liburuarekin itzuli da orain, eta aurkezpenean esan zuen bezala, Amua (Elkar, 2019) aurrekoaren anai-arrebatzat jo daiteke. Hala ere, ez dira berdinak, bakoitzak baditu bere ezaugarriak. Edo izan daiteke ere, aurrekoaren ur-txanpak eramaten duela ur-bazterrera, eta hor esploratu egiten duela inguru osoa. Liburu honekin hala da, jarraipena da, baina esan genezake bukaera bat ere badela.

Eta pozaren aldarria egin du amaitzeko, pozaren sakontasunaren aldarria. Hor topo egiten dugu Albert Camusen esaldi batekin: “Neguaren erdian, azkenean ikasi nuen nire baitan uda garaiezina zegoela”. Lema horrekin idatzita dago Uda betea liburua. Lema horrekin, eta Epikuroren filosofiarekin oso lotuta, ez hainbeste plazerarekin, barrena betetzen duen pozarekin baizik.

Atal bakoitzak bere funtzioa betetzen du. Lehenengoa sintesi modukoa da, liburu osoaren sintesia, bertan dago, nabarmentzekoa, Himnoa izenburua duen poema, Horazioren Carpe Diem-aren aldaera bat, bariazio bat. Bigarren atalean, omenaldi sorta bat pilatu du, Battiato-ren heriotzak eragindakoa, adibidez, edota Machadori egindakoa, Txillidari, Leteri… Eta hirugarrena, batez ere itsasoari eskainitakoa da, aldaera guztiekin, baina gehiago da itsaso fisikoagoa, alegia igerilariaren figura agertzen da, Gorrotxategiren literaturan behin eta berriro agertzen den irudia, gauza askoren sinboloa.

Poema liburu honekin sentitu dugu ziklo baten itxieran gaudela. Poetak ez du bere buruaren plagiorik egin nahi. Alde horretatik, liburu honekin, Uda Betea-rekin, poztasunez betetako liburu batekin, erretiroa goian uzten du Aritz Gorrotxategik. Amaiera bikaina.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak