kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mina hartzeko ere / Juan Luis Zabala / Susa, 2022

Lekua topatuz munduan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-07-09

Klasikoen aburuz, denbora igarotzeak ez gaitu jakintsuago bihurtzen, zaharrago, ezbaitiago edo koldarrago baizik. Ideia horrek, hein handi batean, Juan Luis Zabalaren gogo poetikoa ardazten du bere bigarren poesia-liburuan 2000tik. Azaldu duen moduan, alde handia dago aurreko obrarekin konparatuz gero, hura baitzen gaztaroaren amaierakoa, munduari oldartzen zitzaiona, alegia. Oraingo liburu honetan, aitzitik, mundura egokitzen saiatu nahi izan du.

58 poematan Zabalak begirada lasaia adierazten du helduaroak dakarrenaz. Urteak betetzeak ematen dio aukera bizi-espektatibak berrikusteko tonu pausatuan. Izan ere, denbora iragaten delako gai gara bizialdiaren balioa estimatzeko. Alabaina, bizipenen zama ezin dugu erabat arindu edo urrundu gure gogotik.

Edadetzean beldurra eta zalantzak bidaide ditu idazleak, eta, poemen mamiari erreparatuz, hauxe aurkitu dezakegu: galdu diren adiskideak, maitasun istorioak, haurtzaroaren lorratzak, hil diren pertsona maitatuak behin baino gehiagotan aipatuak dira bertsoetan, osasun arazoak, amaren irudia eta haren berben oroitzapena, edo hizkuntzarekiko kezka. Zabalak lehen pertsonatik ondu ditu olerki gehienak, eta bestelako baliabide batzuk ere lantzen ditu: hitzen errepikapenak eta jokoak, umorea eta autoironia.

Bizitza inperfektua dugu baina, urteak joan ahala, munduaren ulerkera gauzatzen du gizakiak. Nahiz eta denborak zaharberritzen dituen mina eta nostalgia, liburu honek helduaroari buruzko ikuspuntu errealagoa, doituagoa eskaintzen du, faltsua suertatu ohi den baikortasuna alboraturik. Poema hauek argitasun izpia bilatzen dute, nola eutsi existentziari —gertatua ametitzea eta etortzear dagoenarekin konformatzea da Zabalaren iradokizuna— hainbeste min ez hartzeko. Etsipenean erori barik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak