kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Krakovia / Goizalde Landabaso / Erein, 2021

Hegan? Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-06-19

Gogoz heldu diot liburuari, desberdina izango delako sentipenarekin. Jaione Dagdrommerren portada hegaldun eta urbanoa begiratu dut. Zeruak hartzen du zatirik handiena eta txori asko ageri dira. Hegan libre. Libre. Portadako irudiak hasierako orrietatik irakurriko dugunarekin egingo du kontrastea; izan ere, protagonista ospitalean dago: itxita, ezlekuan, kanpokoarekin kontaktu gabe ia eta shock egoeran.

Bi mundu topatuko ditugu, bi espazio eta, beraz, bi denbora: protagonistaren barne munduan gertatzen dena alde batetik, barne bakarrizketa forman irakurtzen duguna: haluzinazioak, ametsak, irudimena, bere buruarekin dituen elkarrizketak. Eta denbora motel pasatzen delako sentsazio itogarria. Beste alde batetik kanpoko mundua agertzen zaigu: pasarte deskribatzaileagoak dira eta ospitaleko beste pazienteak, medikuak, erizainak, agertzen dira, dinamikak eta arauak kontatzen dizkigu. Galdeketak, sendagaiak… betiere protagonistaren begiradatik, baina erritmo biziagoan gertatzen direnak.

Ezin dut, ordea, estiloaz hitz egin estiloez ez bada: kapitulu batzuk denborak markatutakoak dira, letra larri batzuekin idatziak, egoeraren gogorra eta desesperazioa agertzen dutenak. Beste batzuk elkarrizketa forman daude, protagonistak jasaten dituen galdeketak bortitzak direla agerian utziz. Galdera erretorikoz josita dago liburua, protagonistak egoerari buruz eta bizitzari buruz bere buruari egindako erantzunik ez duten galderez josia. Estilo horiek guztiek ezinegon puntu bat sortzen dute —seguruenik protagonistak berak bizi duen egoeraren isla—. Ondo lortu du idazleak sentsazioa ekartzea.

Estiloan nabarmentzeko beste zerbait iruditzen zait erreferentzia kultural ugari dagoela. Unibertso bat osatzen dute eta antzezlan batean bezala agertzen direla iruditu zait. Sartu, batzuetan egoera absurdo bat eszenifikatu eta eszenatik aterako balira bezala. Idazleak, ipuingileak, kazetariak, zinemagileak, aktoreak, politikariak, abeslariak, kantuak, poetak, liburuetako protagonistak, musikariak, pintoreak, bidaiariak, liburuak, dantzariak, pelikulak aipatzen dira. Hauek adibide batzuk: Penélope, Ulises, Marilyn, Roch Liechtenstein, Marx anaiak, Thierry Malandain, Nelly Bly, Alexandre Dumas, The Swell Season, Anna Karenina, Mikel Laboa, Jara, Star Wars, Stephen Hawking, Edgar Allan Poe, Mary Oliver, Jasone Osoro, Pudre Lord, Steve Moqueen, Drácula, Jose Emilio Pacheco, Xabier Lete, Fidel Castro, Maria Callas….

Liburuan aipatzen den The Swell Season taldea entzuten idatzi dut kritika, unibertso kultural berri baten atea ireki baitit Goizalde Landabasok. Eskerrik asko.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak