kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eraikuntzarako materiala / Eider Rodriguez / Susa, 2021

Habeak habia Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-05-08

Liburuekin bidaiak egiten ditugu, gure barrunbeetara eta gure irakurketetara eramaten gaituzte maiz. Kasu honetan aita-alaba batzuen arteko harremanaren eraikuntza dugu eta, eguneroko, zerrenda, argazki, dei eta gutunak dira horretarako erabili diren materialak. Aitaren alkoholismoa dugu beraren eta ingurukoen bizitzak goitik behera baldintzatuko dituena.

Familiaren inguruan gogoeta egiten dihardu Eider Rodriguezek azkenaldiko bere lanetan eta oraingoan hurbildu da gehien muinera, Miren Agur Meabek urratutako bideari jarraika, arnasa sakon hartu eta buruz murgildu da. Protagonistak bere aitaren gaixotasunari eta heriotzari begiratzen die, hil ostean isiltasuna hitz bilakatuko da eta distantzia laztan.

Alkoholismoaren gaia ere erdigunean agertzen da, agerian dagoen baina ezkutuan gorde nahi den sekretu publikoa. Gogoeta eragin dit liburuak eta larritu egin naiz gure kultura eta sozializazioa zenbateraino blaitzen duen pentsatzean eta zenbat alkoholiko ezagutzen dudan zenbatzean.

Gogorarazi dizkidan liburuen artean Fun home dugu, Alison Bechdelek bere familiari eta bereziki aitari buruz sortu zuen komikia; Jorge Manriqueren Coplas a la muerte de su padre; Arantxa Urretabizkaiaren Saturno nobelako protagonista alkoholikoa; edo Uxue Alberdiren Jenisjoplineko garaia eta giroa.

Izan ere, azken 40 urteotako historia ekartzen digu liburuak, zehazki Errenteria/Oreretakoa, 80ko hamarkadatik honako gatazka politikoa eta giro soziala. Liburu hau memoria ariketa, dolua, eta maitasun-gutuna da aldi berean. Euskaldun izaerari buruzko saiakeratxoa ere bai, zer garen eta zer ez garen aipatzen duena.

Baina azpimarragarriena agian hizkuntzari egiten dion aitortza da. Hitza sendagai delako ideia. Norberaren mina bideratzeko, bakoitzaren egiaz jarduteko, hitza lagun da. Hitzek esan nahi dutena eta esaten ez dutena. Hizkuntza desberdinetan zentzu bila dabil. Bar-bar hizkerari eta isiltasunari ere leku egiten die. Bizitza eta heriotza hizkuntza arazo ez ote diren planteatzeraino.

Zintzotasuna bilatu du Rodriguezek bere lehen nobelan, horregatik erakusten dizkigu literatur artefaktua eraikitzeko erabili dituen materialak. Familia den etxearen habeak habia bihurtu nahian egindako bidea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak