kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Faith / Lander Garro / Elkar, 2021

Patuarekin lehian Asier Urkiza / Berria, 2022-05-01

Iazko Durangoko Azokaren bueltan kaleratu zen Lander Garroren nobela berria, hots, orain dela lau hilabete pasatxo. Nolabait, 2014ko Gerra txikia-ren jarraipena da Faith. Izan ere, bere alter ego-tzat har daitekeen Xabi Ugarte dakar berriz ere Garrok, ondo koskortuta, jadanik bizitzaren abenturan zaildu samarra. Gaztea da, halere, eta kartzelatik eta epaiketa batetik igaro ondoren, Bartzelonara jo du, han zinema ikasketak egiteko. Patuak ez dio berehalakoan arnasa hartzen utziko, ordea.

Zer egin dezake norbanakoak Historiaren gurpilaren aurka? Noraino da gizakia erabakiak hartzeko libre, halabehar ahaltsuaren aurrean? Galdera horiexek ditu abiapuntu nobelak. Xabik ez luke, printzipioz, bizitzea egokitu zaion abagune historikoan esku hartu nahi, bere neba-arrebek egin bezala, “galdutzat emandako gerran parte ez hartzea” delako bere asmoa. Asmoak asmo, atzetik jarraituko dio Patuaren mamuak. Gai topikoa dugu literaturan, gurean ere bai; baina Garrok tonu eta trataera beregaina ematen dio, emaitza txukunarekin. Hasteko, autoreak geruza auto-ironiko batez estaltzen du narrazioa; ironia eta umore kutsu horrek ematen dio, hain zuzen, sinesgarritasuna protagonistari, irakurlearen aurrean humanizatzen du. Hori horrela, Xabi ez da Historiaren oldarraren menpeko txotxongiloa, ezta heroi titanikoa ere, ezpada Patuak kokatu duen tokiaz jakitun bizirauten saiatzen den pertsona, bere miseria, poz eta itxaropenekin. Gainerako pertsonaiak ere halakoxeak dira, neurri berean inguruaren, halabeharraren eta bere erabakien emaitza. Elementu horien arteko jokoan, bizitza. Eta fikziorako lurralde oparoa.

Protagonistaren beraren eta gainerako pertsonaien karakterizazioa da nobelaren indarguneetako bat. Horien arteko giza harremanetan arakatzeko gaitasuna ere erakusten du autoreak, ez konplexutasun ikaragarriz, baina bai modu sinesgarri eta bizian. Horrekin batera, elkarrizketak emateko modua ere aipagarria iruditu zait, apaingarri gehiegirik gabe eta interbentzioak pertsonaia bakoitzaren ezaugarrietara egokituz. Kontaeran erritmo arina baliatzen du Garrok eta gertakariak Ugarteren galbahetik igarota ematen dira. Narratzailearen esan-indarraren gakoa da hori, ikuspegi ironiko, are sarkastikoa eraginkorra suertatzen baita. Tartean txertatzen diren gogoeta iruzkin luzexeagoak, baina, zenbaitetan ez dira protagonistaren karakterizazioarekin egoki uztartzen, hau da, zurrunegiak, narrazioaren tonutik aldenduegiak antzeman ditut hainbat iruzkin politiko, esaterako. Narratzailearen eta Xabiren ahotsak zehazki ahots bera ez badira ere, elkarri loturik ageri dira kontaketan eta dibagazio horietan nabaritu ditut solteen. Horietako batzuk beren indarra galtzen dute errepikapenaren ondorioz, bestalde. Edonola ere, ez du horrek irakurketa zapuzten; aitzitik, Lander Garrok nobela sinesgarria, osoa lortzen du. Eleberri bati eska dakioken gehiena du Faith-ek. Pertsonaien arteko tirabirekin, eszenen girotzearekin, fikzioaren beraren erritmoarekin gozatzen den horietakoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak