kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Iraupena eta lekukotasuna / Patxi Salaberri Muñoa / Elkar, 2002

Euskal literaturaz Javier Rojo / El Correo, 2003-08-06

“Iraupena eta lekukotasuna” izenburupean, Patxi Salaberri Muñoak 1900 urtera arteko euskal literatura idatziaren historia burutu du. Hilarrietan aurkitutako euskararen lehenengo aztarnetatik eta hor zehar sakabanatutako hitz solte eta esaldi laburretatik hasi du idazleak bere literaturaren historia, gure artean oso maiz agertu izan den planteamenduan oinarrituta. Izan ere, idatzizko testu zahar guztiak literaturaren esparruan sartu ohi baitira. Edonola ere, ikuspuntu filologiko hau alde batera uzten saiatzen da liburuan, gurea bezalako literatura problematikoa literatur kontzeptuetatik aztertzeko asmoz. Bi ideiak zeharkatzen dute liburua, batzuetan ageriko formulazioan nabarmentzen ez badira ere. Batetik, euskal literatura den bezalakoa da, mugatua eta askotan ez balio handikoa baina hizkuntzaren egoera kontuan hartuta, maila horretara heltzea ere harrigarria da. Bestetik, aurrekoaren ondorioz, euskal irakurlea konplexurik gabe hurbildu behar da euskaraz idatzitako literaturara. Aipagarria da idazleak euskal literatura bere testuinguru politiko, kultural eta erlijiosoan kokatzeko eta horren arabera ulertzeko egin duen ahalegina. Oinarrizko liburua, euskal literaturaz arduratzen denarentzat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak