kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Begiak zabalduko zaizkizue / Irati Jimenez / Elkar, 2021

Bat, bi, hiru: Irati Jimenez literaturaz Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-02-13

Durangoko azken azokan plazaratu zuen lan hau Irati Jimenezek, eta berak egindakoa bakarrizketa izan ez dadin honatx gure aletxoa.

Batetik, euskal sistema literarioaren diagnosia egiten du: gure literatura gaixorik eta hoztuta dagoela dio. Zenbait adibide ematen ditu hori ilustratzeko, eta aholkuak sendatzeko bidean ipintzeko. Bestetik, literaturari buruz hitz egiteko gogoa duela dio eta berarentzat literatura ona eta txarra zer diren adierazten du, irakurle, idazle, editore eta kritikarientzako autolaguntza gidak partekatzearekin batera, bere ezagutzatik eta esperientziatik edanda.

Liburuan kritika literarioa egiten dugunoi eskatzen digun moduan, gehien eta gutxien gustatu zaidana adieraziko dut orain. Asko gustatu zait literaturaz zein gogotsu, konprometitu eta ahaldundu hitz egiten duen. Gainera, literaturaz, hots, testu eta ariketa literarioaz, berak dioen moduan, nola ari den irakurtzean ere gozatu dut. Hainbeste gustatu ez zaidana erreferente androzentriko eta kanonikoak erabiltzea izan da. Salbuespenak egon arren, eta feminismoa esplizituki bultzatu arren, idazlea eta gizona identifikatu ditu tarteka eta erreferente feminista askoren hutsunea sumatu dut han-hemenka.

Jarraian, hiru ideia edo debaterako gai azpimarratu nahi nituzke: saretzeko beharra, denetarik irakurtzea, gorputzetiko hurbilketa.

Bat: Zafrak, Harawayk eta Garcesek argi utzi dute berriki: hauskorrak gara eta egoera prekarioan gaude; elkarren beharra dugu bizitzeko, komunitatea elikatzea funtsezkoa da. Jimenezek euskal literatur sisteman kooperatibismoa, tratu ona eta laguntasuna sustatzen hasi behar garela defendatzen du.

Bi: literatur genero desberdinak, liburu onak eta txarrak, hizkuntza desberdinetan, eta klasikoak eta garaikideak irakurri behar ditugu, ez soilik modako nobedadeak. Tradizioa ezagutu behar dugula errepikatzen du eta hori eginez gero harribitxiak topatuko ditugula erakusten digu (Axular, Xaho, Aresti…).

Hiru: euskal literatura haragiz eta hunkiduraz zikindu eta blaitu behar dugula dio. Umorea, mina, kuriositatea, haserrea izan daitezela idazteko akuilu eta irakurtzean testuari lotuko gaituena. Arrazoiaren, errealismoaren eta ikusmenaren nagusitasuna gainditu eta aske sortzea eta imajinatzea opa digu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak