kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Krakovia / Goizalde Landabaso / Erein, 2021

Haluzinazioaren ondorena Irati Majuelo / Berria, 2022-01-16

Leku ezezagun bat, zuriz jantzitako jendea, drogak, galderak eta galderak. Ezinegona eta noraeza, beste planeta bat ote da? Barneko hotsak bakardadea arindu nahian. Horrela hasten da Goizalde Landabasoren lehendabiziko eleberri motza, Krakovia.

Ordea, ez da unibertso paralelorik, ez eta konspirazio makurrik ere, gaixoaldi baten bizipenak dira liburuan kontatzen direnak, irudimen handiz metamorfoseatuak, hori bai. Absurdo kafkiarraren ildotik egin du kontakizuna Landabasok, hasiera batean ez dago argi protagonista non dagoen, zergatik eraman duten hara, zer ari den gertatzen bere inguruan. Eta angustia, lehen pertsonan adierazitako angustia kafkiarra luzatzen da eleberri osoan zehar, istorioa gidatuaz. Horren adierazle handiena da eleberrian ongi bereizten den denboraren pertzepzioa: gaixoarena, geldoa eta pisutsua; langileena, errutina azkarra; eta kanpoko munduarena, iragankorra eta etereoa.

Baina, finean, ospitaleratze baten kronika da Krakovia, eritasuna izendatu eta tratatzeko itxaronaldiak markatzen duen gaixo baten bizipena. Lehen pertsona singularrean agertzen da pertsonaia nagusia, haren pentsamendu eta elkarrizketen bidez daki irakurleak egoeraren berri. Alabaina, aipatzekoa da imajinazio handiko protagonista dela: ezizenak jartzen dizkie ospitalean daudenei, esajeratua da eta hiperbolerako joera etengabea du, baina, bereziki, umore beltza erabiltzen du defentsa mekanismo modura. Ironia iluna da bere bazka. Horrek kontakizunaren estiloa zipriztintzen du eta erritmoa markatzen: indarrez jaulkitzen den ibai baten jarioan doa, ekaitz-osteko korronte gainezkatsu eta desordenatua da.

Izan ere, idazketa automatikoaren kutsuaz, kontzientzian pentsatu ahala edo elkarrizketetan mintzatu gisara idazteko saiakera egiten du Landabasok, baina ezin esan horretan asmatu duenik. Bereziki lehendabiziko atalean, non haluzinazioak, ametsak eta errealitatea tartekatzen diren, bortitza gertatzen da irakurketa, ez protagonistaren noeraeza trasladatzen diolako irakurleari (hori lortzen du), baizik eta oihu, kantu zein sukar-ametsen idazkera estiloak ez baitio mesederik egiten testuaren osotasunari, beren naturaltasunean artifizial. Esan daiteke naturaltasuna dela baliabide zailenetarikoa literaturara ekartzen, pintzel fin-finez egin beharreko aurre-lanketa handikoa, eta idazleak saiakera ausarta egin badu ere, ez du erdietsi.

Egia da, aurrera egin ahala eta protagonistaren hasierako shock-a irakurlearengan ere digeritu ostean, argitzen eta gorpuzten doala eleberria. Hari-mutur gehiago agertzen dira eta ospitaleko erizain, mediku eta gainerako gaixoek kolorea eta bizitasuna ematen diote kontakizunari, nahiz eta euren pertsonaiek ez duten garapenik. Zenbaitetan errepikakor suerta daitezke bai protagonistaren pentsamenduak eta kexuak, bai idazleak erabilitako hainbat baliabide (“txiste txarrak”, hitz joko agerikoak). Oro har, irakurketa arina eta umoretsua bilatzen duen lana da Landabasorena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak