kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euri zitalari esker / Itxaro Borda / Susa, 2021

Amaia Ezpeldoiren azkena Amaia Alvarez Uria / Argia, 2021-11-21

Susak argitaratu duen seigarren eta azken abentura du honako hau Amaia Ezpeldoik. Izan ere, erretiroa hartzea erabaki du, Joana Garralda, bere maitalearekin, Atharratzeko baserri batean “baratzea, ogia eta amodioa” egitera joateko.

Hertzainak musika taldearen kantua erabiliz izendatu zuen Itxaro Bordak landa eremuko detektibe honen lehen liburua, (Bakean ützi arte, 1994), eta Itoizen kantu batean ardaztu duen lana izango da bildumari amaiera emango diona (Euri zitalari esker, 2021). Bien artean Bizi nizano munduan (1996), Amorezko pena baino (1996), Jalgi hadi plazara (2007), eta Boga boga (2012) argitaratu ditu.

Danele Sarriugartek egileari berriki Argiarako egindako elkarrizketan irakur daitekeenez, detektibe nobelek aukera ematen dute kritika soziala egiteko eta hori egiten du Bordak bilduma honekin, liburu bakoitzak salaketa bat eta garaiko argazki bat biltzen dituelako. Oraingoak sexua, biolentzia eta familia ukituko ditu; generoa, klasea, arraza eta beste zapalketa batzuk gurutzatuko dira pertsonaietan, botere harremanak eta horien ondorioak mahai gainean ipiniz.

Bildumaren hasieran bakardadea eta malenkonia nagusitzen baziren, azkenekoetan armairutik irten eta komunitatearen parte bihurtu ostean, zoriontasuna eta lagunartea topatuko ditu protagonistak. Gainera, azken lan honetan aurreko lanetako kasuak, lekuak eta pertsonaiak agertuko zaizkigu, gaztaroko eta helduaroko errepasoa eginez eta zahartzarorako prestatuz.

Euskalki guztiak agertu dira bilduman, hasieran banaka eta amaieran “euskara post-batura helduz” egilearen hitzetan. Literaturak hizkuntza du lehengai, eta euskal literatura garaikidean gutxi dira hizkuntzarekin hain erraz eta emankor jostatzen diren sortzaileak: berba zahar (“egari”) eta berriak (“gugeltu”) topatuko ditugu orriotan, hizkuntza-aldaerak, eta hitz joko ugari.

Bidaia eta nomadismoa ere oso presente egon dira, eta lokalaren eta globalaren arteko uztardura jolastia, besteak beste, Twin Peaks eta Pier Paul Berzaitz aurkituko ditugu kapituluetan barna; euskal baladen oihartzunarekin batera, Landetarako joan-etorria egingo dugu. Eta orain zer gertatuko da euskal detektibe literario honekin? Agian bilduman oinarritutako telesail bat…

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak