kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itzultzeko etorri naiz / Felipe Juaristi / Balea Zuria, 2021

Felipe Juaristiren pietatea Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-11

Erabateko joan-etorrian ibili eta gero, Itzultzeko etorri da Felipe Juaristi. Itzultzeko etorri da Itzultzeko etorri naiz (Balea Zuria, 2021) liburuan, joan-etorria beste egile batzuk idatzitako hitzetara egin eta gero, beretik haiengana, eta haietatik beregana.

Azkeneko urtetan, zehazkiago esanda, azkeneko 30 urteetan irakurri dituenak eta miresten dituen idazleek utzitako arrastoa edo ondarea hori berreskuratu nahian idatzitakoa da Itzultzeko etorri naiz. Irakurritakoari buruz idatzi du.

Horrelakoetan arazoetako bat beti izaten da zenbat idatzi asmatzea. Dena? Kasu honetan zati laburrak dira, gogoeta laburrak direlako, eta eskertzen da irakurleak garen aldetik. Felipe Juaristik, horrela, bere estilotik, bere barnetik, poeta senetik aportatzen asmatzen du, horregatik dira zati txikiak, baina sakonak.

Hala ere, ez da poesia liburua, baina hitz poetiko asko du barruan. Saiakera sailean sartu dute editoreek, baina jarri zezaketen alfabetoen sailean ere. Izan ere, gauzak aurkezteko modua errazteko, gogoetak modu alfabetikoan sailkatuko ditu, nahieran bada ere, edozein izen eta edozein hitz agertu daitekeelarik, batzuetan da idazle baten izena, beste batzuetan sentimendu baten ezaugarria. Hori da liburu honek duen ordena, eta hala erabaki du egileak.

Esate baterako, letren artean, uve bikoitza osoa Walter Benjamin idazleak hartzen du. Baina gogoetaz gogoeta beste hamaika egile kutunen pasadizoak osatzen doa ere: Auden, Dante, Gabriel Aresti, Heidegger, Jose Hierro, Kafka, Lizardi…

Egia, adibidez, bada askotan agertzen den hitza bat, heriotza, oroimena, mina edota desira, beste batzuk dira. Funtsean, bere barneko kontuak eta bere egiten dituenak esaten dizkigu Juaristik, oharrak, esaldiak, biografia zatiak, poema zatiak, aforismoak edota hausnarketak bere eskarmentutik ekarrita betiere.

Felipe Juaristirentzat pietatea oso inportantea da, solidaritatea, justizia nahia esango genuke. Juaristirentzat pietatea begiratzeko modu bat da, lagun hurkoarengana joatea eta lagun hurkoari laguntzea.

Itzultzeko etorri naiz honetan, egindako ibilbide batetik dator Juaristi gaur egungo irakurlearengana iristeko, eta laguntzen digu literatura onak, liburu kutunek laguntzen duten era berean, bizitzan aurrera egiteko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak