kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gezurra berdaderoa / Bertol Arrieta / Elkar, 2021

“Gezurra berdaderoa” nola “zentzuzko bizitza” oximorona da Mikel Asurmendi / blogak.eus, 2021-10-28

Gezurra berdaderoa Bertol Arrieta idazlearen estreinako nobela duzu. Izenburua oximoron moduko bat begitandu zait, nolabait. Nobela, berez, absurdua da, nolabait esanda hau ere. Nobelaren bilbea —thriller izatera iritsi gabe— 2020. urtearen hasieran zabaldu zen COVID-19ren garai bete-betean garatzen da. Pandemiaren —koronabirusa kontrolaren— egoera ezezagun batean bizitzea “egokitu” zaie pertsonaiei —sistema politikoak berak “egokituta”—. Hartaz, istorioak ustekabeko pasarte absurdu asko eskaintzen du.

Hona nobelaren nondik norakoa: Koldo da protagonista. 44 urte ditu. Euskara irakaslea. Nobela bat idazteko eszedentzia hartu du. Ester andregaiak ordea —zazpi urtez elkarrekin bizi ostean— Koldo utzi du. Bikotekide ohiaren iritziz, Koldok ez dauka ganorarik, konpromisorik gabeko pertsona da. Zerua goia eta lurra beherean, pizzak-banatzaile lanean hasi behar izan du Koldok, baita apartamentu konpartitu batean bizitzen jarri ere. Nagorerekin partekatzen du pisua; neska ederra, gaztea eta malenkoniatsua. Frida artista ezagutu du garai berean: emakume bizizalea eta misteriotsua. Artista, hitz batean. Esterren izaera amultsu eta zentzudunaren aldean, bestelako pertsonekin partekatzen du bizitza orain. Aldaketa itzela izan da.

Horiek horrela, nobela irakurtzen animatzen al zara? Bada, zergatik ez? Gezurra berdaderoa nobela umoretsua duzu. Irri egiteko beharra baduzu, ezbairik gabe. Sexua pizteko beharrik al duzu? Bada, ezbairik gabe. Nobelaren erotismoak tarte atseginetara aupatuko zaitu. Libidoa suspertuko dizu. Sexua atezuan jarriko dizu, baita desioak eta grinak hitzez osatzen lagunduko ere. Eta pandemia garaiaren tristuraren ondorioak artean gainditu gabe bizi bazara, umorea umotuko dizu, alajaina.

Horiek esanda, nobelak horiek guztiak emanen al dizkizu? Ezin dizut bada, ziurtatu. Alta bada, artean, nobela honen irakurketaren eraginpean nagoela, literaturaren dohainez eta tasunaz idatziko dut apur bat. Egilearekiko eta literaturaren jarraitzaileekiko begirunez.

Literaturaren paisaia anitza da, Euskal Herriko paisaia askotarikoa den gisara. Paisaia ez dute osatzen soilik, naturak edota herriek. Hau da, kontakizuna garatzen diren tokiak edo ingurumariak. Nobelako protagonista Gipuzkoako hiriburuaren eta Zarautz artean mugitzen da, baita Usurbilen barna eta Donostiako Igeldo eta Grosen gaindi ibili ere. Alabaina, literaturan bereziki, paisaiari kolorea pertsonaiek ematen diote, baita funtsa eman ere.

Gezurra berdaderoa komedia berezia da. Zinemagintzan ikuslea irri eginaraztea negar eginaraztea baino zailagoa omen da. Hala diote adituek, horrela uste nik ere. Zuzendariarentzat zaila bada hori lortzea, aktorentzat zer esanik ez. Nobela honetako pertsonaia nagusia, Koldo, tipo barregarria da. Bere dohainetako bat bere buruaz irri egiten jakitea da. Istorioaren hasieran tipo astuna egin zait. Ordea, trama garatu ahala sinpatikoa bilakatzen joan zait. Hori lortu ahal izatea idazlearen dohainei “egotzi” behar zaie.

Patuaren eta destinoaren graziaz —eta desgraziaz— inguruan bildu zaizkion lagunen nortasunak —halabeharrez inguratu behar izan dituen lagunak—, Koldo beraren jokamoldearen araberakoak dira. Erran nahi baitut, nobelaren tasunetako bat, pertsonaien beraien aiurria da: izaera malenkoniatsua, misteriotsua, amultsua… Jite horiek azpimarratu ditut, Koldo jite ganorabakoaren aldean. Bere buruarekin ere konpromisorik hartzen ez duen pertsona baita. Koldok, Nagorek, Esterrek —honen bikote Marlon tarteko dela— bizialdi berezia esperimentatu dute.

Pertsonaia nagusiaren sentimenduak gardenak dira. Strip-tease emozionalek ederto osatzen dute nobela. Gizonok nora eza existentzialean murgiltzen gara sarritan eta bizitza errealean gustura beteko genituzke desio sexualak, Koldok egiten duen legez, baita gure sentimendu frustratuak horren lotsagabeki agertu genituzke ere. Koldo gure izate “heroikoa galbanizatzeko” pertsonaiaren arketipoa izan daiteke, alafede. Edo ez”. Nork bere juzkua, nork bere intimitatea.

Zein da literaturaren funtzioa? Zer literatura mota eta generoa behar al ditu euskal literaturaren zaleak? Nobela kaleratu zenetik gaur artera bitarte, kritikoek ezer gutxi idatzi dute nobela honetaz. Datu hori nobela honen egokitasunaren edo beharrezkotasunaren neurgailua al da? Bertol Arrietak idatzitako nobela literatura ligth ote da? Arina al da?

Literatura fikzioa da. Literatura bizitzeko modua da. Idazleak eta irakurleak osatzen dute literatura, osatzen liburua. Literaturaren juzkurako maxima bat emanen dut finitzeko: “Literatura ona, egokia, beharrezkoa, benetako bizitza —gure existentziaren gezurra— ongien kontatzen duena da”. Horretarako, noski, idazleak hizkuntza ongi maneiatu behar du. Nobelan, kasu, trama ongi bilbatu eta erritmoari eusten jakitea funtsezkoa da. Idazleak lilura eta harridura ernarazi behar ditu, irakurlearen irudimena gaindituz.

Ezaugarri horiek biltzen al ditu Gezurra berdaderoa nobelak? Irakurri eta zuk hausnartu. Gomendio bat: une batez nobelaren hastapenean uzteko gura sentitzen baduzu, ez etsi, ez amore eman. Areago, protagonistak dituen 44 urtera heldu gabe bazara. Are, 30 urte bete gabekoa bazara.

Gezurra berdaderoa nola “zentzuzko bizitza” oximorona da. Bizitza absurdua dela esatea gero eta zentzuzkoagoa da. Areago, 60 urte gainditu badituzu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak