kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Sortaldekoak / Hedoi Etxarte / Susa, 2021

Sortaldetik, maitasunez Asier Urkiza / Berria, 2021-10-17

Hedoi Etxarteren hirugarren poema liburuan egilearen aurreko argitalpenekiko berritasuna sumatzen da. Suzko lilia-ko (2008) iruditeria surrealista eta bortitzetik aldentzen da, tonu patxadatsuago baten alde eginez. Akaso Sinplistak-ekin (2012) izan dezake antz handiagoa, poemen egitura aski narratiboari dagokionez. Sortaldekoaken ildoa, aldiz, beste harena baino lirikoagoa da, samurragoa.

Hunkidurari, minari, maitasunari izkin egiten ez dien epika da poema askoren lehengaia. Hautu kolektiboaren baitan bizitzeak bihurtzen du egunerokoa epiko. Greba orokorraren osteko hanketako mina baino gauza unibertsalagorik ez dago, alegia. Aitarekin egindako azken pankarta dira pankarta guztiak. Indibiduala eta kolektiboa nahasian. Norbere identitatea tradizio baten partetzat —“indartsua, harroa, gorria”— aurkeztu eta oroitzapenak genealogia horren galbahetik iragazita ematen dira, geruza ugaritan. Bi arimak poemak dakar Etxarteren proposamenaren gakoa eta, aldi berean, erronka: “Bi polo ditut, / biek dute emaria./ Baina bihiztatzean/ ez dute bat egiten”. Narratiba intimo eta indibiduala batetik, talde/klase bateko kide izatearen kontzientzia, bestetik. Bi horien arteko tentsioan bermatutako tradizioaren kontaketa da obra, sortalderako bidaia.

Pertsonak eta tokiak, irakurketak, eszenak, objektuak, paisaiak, zaporeak. Bizipenen bitartez josten doa genealogia. Denboran atzera eta aurrera ibiliz, haurtzaroan laketuz gaztarora ostera ere itzultzeko, orainaldiko gorabeheretan kokatuz, iraganaren argitan aztertuz orainaldia, etorkizunari begiratzeko. Galtzaileen historia bat dakarkigu autoreak, futuroz kargaturikoa. Galerek markatutakoa. Izan ere, orbain bihurtutako hiru zaurik zeharkatzen dute liburua. Mina eta maitasuna darie poema handienetako batzuei: 11 aste eta bi egun, Ereiteko bezperak, Kamiseten hautaketa, Plus ultra. Ereserki itxura dute, ostera, Merced karrikatik gatoz edo Dragoiak bezalakoek, asmo erradikal-emantzipatzailez goitik behera zipriztinduak. Tradizioaren parte ere badira han-hemenka agertzen diren askotariko autoreren aipuak, ahots gutarrak, poetaren kideak, burkideak.

Poema gehienetan bi narratiben —indibiduala eta kolektiboa— arteko oreka ondo gobernatzen jakin du Etxartek, batik bat minetik zein epikatik idazterakoan. Bridatzen zailak diren ildo horietan antolaketa formalarekin, hitz egokien hautaketarekin, erritmo eta tonuarekin asmatu du uhala egokia txikitzen. “Egunerokoaren narratiba intimo eta indibiduala” izan nahi dutenak (bereziki ni poetikoaren gaztaroaz-edo dihardutenak), ordea, lehen aipatutako tentsioak zedarritzen duen batasunetik aparte samar antzeman ditut. Zintzilik agertu zaizkit, liburuaren haria hartu ezinik, besteen distirak menostu balitu bezala. Ezinbestean, seguruenik. Ematen du autorea jakitun dela horretaz (ikus Bi arimak), hots, bizipen pribatuek ezer gutxi dezaketela epika kolektibo handien kontra. Lehenengoak ere badira tradizio, halere. Bata eta bestea uztartzeko hautu zintzoa, beharrezkoa da Sortaldekoak, tartean poema ezin ederragoak utziz.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak