kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Isiltasunaren ildoetan / Amaia Iturbide / Erein, 2021

Isiltasuna hondoan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-09-25

Amaia Iturbidek prosari arreta eskaini dion arren, bere ekoizpen literarioaren atal handiena poesiari emana da 1980an lehenengo poema liburua argitaratu zuenetik. Hauxe dugu bere zortzigarren lana olerkigintzan. Aurkezten digun obra berriak lau atal ditu: “Oihartzunak oroimenean buzeatzen bezala”, “Arrakalak bide”, “Bidaia-geldialdietan eta zenbait leku” eta “Bizi-espazioak”. Poema guztietan bidaiaren irudia gailentzen da eta, aurreko liburuetan bezala, autoreak lortzen ditu gaien aldetiko batasuna eta koherentzia. Heldutasunaren talaiatik, idazleak errealitatea eta bizi-esperientziak helarazten ditu, baina artearen galbahetik iragazita bere barne munduaren sormena. Argi dago artearekiko mirespenak hezurmamitzen duela lana, Amaia Iturbidek pintura (Amable Arias, Elena Asins, Utagawa Hiroshige) eta musika (Elgar, Turina, Sibelius) harilkatzen dituelarik poemetan. Ezaugarri hau giltzarri suertatzen da obra osoan, egile honek oso kuttun baititu sinbolismoa eta metafora landuak. Iturbidek berak adierazi duenez, atsegin zaio soinu bat dagoen tokian kolorea antzeman ahal izatea, poema sare bilakatuz eta ikuspegi oparoagoa eskainiz. Izan ere, naturan sortzen den musika leun eta lasai horrekin girotu nahi izan ditu liburu honetako bertsoak, poesia isiltasun mota bat ere izan daitekeelakoan.

Begirada pausatua eta sentsibilitate handikoa erakusten du poetak. Irakurleok lekuko gara baliatzen dituen erreferentzia kultural horiek guztiek nolako aztarna utzi duten poemetan. Bere estiloaren bertuteen artean, hizkuntzaren erabilera aberatsa nabarmendu behar da, zehaztasunaren bila beti, barrokoa izateraino. Alabaina, kontzeptuen, metaforen eta aipamenen zamak gainezka egiten du orrialde hauetan eta ulermena oztopatu dezake, paradoxa bat sorraraziz, hain bilatua den isiltasunaren kontrako efektua agertzen baita zenbaitetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak