kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Udaberria sutan / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2021

Ia ehun ehun Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2021-07-10

Bizitzan irabazitako eskarmentuaren zuntzak horizontalean kokatu, eta munduari begiratzeko modu poetikoaren hariak bertikalean; ehun horrekin osatua dago liburu hau. Gainazal zabaleko eta lodiera fineko ia ehun haiku bildu ditu Iturraldek. Maisuaren irakaspenak biltzen ditu Pamielak. Soldadutza egiten ari zenean (1973) hasi zen tolosarra haikuak idazten, eta mila pasatxo idatzitakoa da. Hemen kaleratu duena haien antologia bat da.

Ezinegona ederra izan daitekeelako adibide, hona bi pieza: “Urperatuko/ den itsasontzia da/ohea gauez” eta “Euria ari du/zerbait kontatu nahi dit/ eta ez dakit zer”. Halako haikuetan ez da nabari haikuen estutasun metrikoa (5/7/5 silaba), perfekzioa urratzen duten lurrin sintetizatuak dira. Beste batzuetan, meritua, poema klasikoen ideiak tolesteko trebezian dago: “Lainorik bada/ begiak itxi behar/ dena ikusteko”. Azken esaldi hori bera aplika dakieke liburuko haikuei: esaldi xalo bakoitzaren atzean ezkutaturik dagon paisaia irudikatzera jolastu beharko du irakurleak. Iraganarekiko malenkonia bat sumatzen da zenbait aletan eta idazleari zahartzaroak sortzen dion deserosotasunaz idazten dute enarek lerro-artean. Haikuetako asko paradoxak dira: udaren etorreran neguarekin amets egiten duen pertsonarena, gauez muxukatzen den eguzki-lorearena, leihoaz bestalde topatzen duen erlearena.. Zenbait haikuk jolasaren, etsipenaren edo gogoeta sakon baten forma hartuko dute irakurleak ematen dion interpretazioaren arabera: “Maitale berri/bat nahi duzu gauero/ ez naiz ni inoiz”. Haikua bere txandaren zain dagoen maitalearen paperean irudikatu dezakete irakurle gazteenek, desio konplitu gabearen esperoan. Zaharragoek bikotekide finkoa izatearen ondorioz sortu daitezkeen desio erreprimituen ihesbide mentala izango dute buruan. Irakurleak osatuko du liburua; eta liburuak, irekitzen den bakoitzean, bere burua berridazteko konpromisoa hartzen du.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak