kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hamar urte barru / Joxe Belmonte / Erein, 2003

Patuak lotutakoa Javier Rojo / El Correo, 2003-07-23

Erein argitaletxeak antolatutako nobela sariaren irabazlea izan da Joxe Belmonteren “Hamar urte barru” izeneko kontakizun hau. Abiapuntu konbentzionala du: 1973.ean lau gaztek egin duten txango batean argazki bat atera eta handik hamar urtera berriro elkartzekotan geratu dira. Jakina, irakurlea gazte hauek berriro elkartzearen zain geratuko da, beste hainbatetan ikusi izan den bezala. Nobelak, ordea, ohiko espektatiba horiek hausten ditu; pertsonaia hauek nork bere bidetik joko baitu eta elkarren arrastoa galduko baitute.

Edonola ere, zuzen zein zeharka, beraiek konturatu gabe ere, patu horrek era ironiko batez lortuko du azkenean, nahi ez bezala, emandako hitza bete dezaten. Pertsonaien ibilbideak kontatzen zaizkigun bitartean, 70ko hamarkadako azken urteak eta 80ko lehenengoak pasatuko zaizkigu begien aurretik, Bilbo gertakarien kokagunea delarik, iraganeko mamuek lokamuts batean bere bizitokia aurkitu balute bezala. Dudarik gabe, nobela interesgarri baten aurrean gaude, non istorioaz gain kontamoldeak ere atentzioa ematen baitu. Izan ere, ikuspuntu desberdinen presentziak eta narratzaile bitxiaren ahots inpresionistak ere liburu honen balioa azpimarratzen dute.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak