kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hiruki gatazkatsua / Marina Sagastizabal / Susa, 2020

“Tempus fugit”, baina nola? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2021-02-28

Eskertzekoa da ikerketa lanen bertsio dibulgatiboak egitea. Izan ere, ikerketa ororen helburua hori da, jendarteratzea, ezta?

Hiruki gatazkatsuari buruz ari da Marina Sagastizabal Lisipe bildumako azken alean. Hiruki hori osatzen dute etxeko eta zaintza lanek, enpleguak, eta parte hartze soziopolitikoak, izenburuaren bigarren zatian irakur daitekeenez.

Horren guztiaren oinarrian denbora dago, eta haren kudeaketa: zenbat denbora ematen diogu ordaindutako lanari? Eta etxeko kontuei? Zenbat denbora dugu senide, bikote/maitale eta lagunekin egoteko? Badugu denborarik herrian edo auzoan komunitatea eraikitzen/eraldatzen jarduteko?

Nondik jaio dira ‘prekarietate’, ‘autoesplotazio’, eta ‘nekearen aroa’ bezalako kontzeptuak? Zenbat aldiz esan diozu ezetz proiektu interesgarri batean parte hartzeari “bizitzak ez dizulako ematen”? Ez zara inoiz etsita sentitu dena egin nahi baina ezinagatik? Noiztik ez duzu asteburu oso bat “zuretzat” hartu, horren ostean damurik sentitu gabe?

Literaturan ohiko gaietako bat da denboraren iragatea. Saiakera honetan ere horri begira jartzen gaitu egileak. Ikuspegi marxista-feminista batetik hitz egiten digu emakumeen jardunaldi hirukoitzari buruz eta hirugarrenean, arlo sozial eta politikoan, honek jarduteko dituen oztopoak aletzen ditu.

Egungo feminismoan lehentasuna diren zaintza politikak eta ekonomia feminista ditugu orriotan. Baita kapitalismoa, patriarkatua eta arrazakeria elkarrekin gurutzatzen direla gogorarazten dizkiguten zenbait testigantza ere. Dimentsio anitzeko krisia bizi dugula irakur dezakegu, azken urtean areagotu eta bizkortu dena. Pandemiak bizitza erdigunera ekarri baitu, nolabait, eta neoliberalismoaren erantzuna argia izaten ari da.

Liburu honek denborari buruz pentsatzeko eta eguneroko bizitzari bestela begiratzeko aukera ematen du. Kontzientzia hartzeko eskaintza da, gai honetan erreferente diren lan eta egile feministen laguntzarekin, eta irakurri ostean, hurbilekoekin eztabaidatzeko gogoa pizten du. Denoi eragiten digulako, modu batean edo bestean, gai honek, eta ardura hartuz etxetik bertatik eragin dezakegulako kolektiboan, nahi izatera, erlojuari hainbeste begiratu gabe.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak