kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kilker bat autopistan / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2020

Kilkerraren kronikak Javier Rojo / El Correo, 2021-02-27

“Kilker bat autopistan” izenburupean Bernardo Atxagak 2016-2020 urte epean irratian egin dituen kolaborazio-lanen bilduma jasotzen da. Testuotan, beraz, ahoz esateko pentsatuta zeuden hitzaldi laburren bertsio irakurgarriak agertzen zaizkigu. Irakurleak ezin du detaile hau ahaztu, zeren idazki hauen zenbait ezaugarri (errepikapenak lekuko) jatorri horren ondorioak baitira. Hainbat kolaborazio-denboraldiri jarraituta egin den banaketa erakusten dute bilduma honetan jasotakoek eta iritzi-artikulu eta narrazio laburraren artean mugitzen dira, hori bai, narrazioak direlarik ere, egilearen iritziak aurkezteko kontakizunak direla kontuan hartuta. Izan ere, horixe da garrantzizkoena, testu hauetan egileak hainbat gairi buruz duen iritzia azaltzen da-eta.

Bere jarreran, gaurko mundu moderno-edo honetan gertatzen direnekin oso ados ez dagoenaren ikuspuntua plazaratzen zaigu, haien aurrean harridura, ironia eta batzuetan haserrea ere erakusten dituelarik. Besteak beste, begi-bistakoa da egilearen ustez zenbait gaitan kontrako bi jarrera daudela: alde batetik, gizarte zibila deitu daitekeena eta, beste aldetik, politikarien ikuspuntua aurrez aurre daude, halako moduan non ematen baitu politikarien interesak gizartearen interesetatik urrun daudela. Gai desberdinak aipatzen dira, baina hezkuntzari eta kulturari dagozkienak nabarmendu daitezke, bi kezkagune hauek testu askoren erdigunean baitaude. Gaur egun gazteei eskaintzen zaien hezkuntzari buruz Atxagak nahiko jarrera pesimista duela esan daiteke eta kultura gaiak aipatzen direnean, aldez edo moldez tradizioarekiko lotura azpimarratuta geratzen da. Irakurlea ez dago behartuta idazleak esaten duen guztiarekin ados egotera, jakina, baina italiarrek esango luketen bezala “se non è vero è ben trovato”: eta guztiz ados ez badago ere, Atxagaren prosaren plazerak dastatu ahalko ditu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak