kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Beldurra bera zaldi / Bixente Serrano Izko / Paniela, 2002

Askatasunaren jatorria Javier Rojo / El Correo, 2003-07-09

Bixente Serrano Izkok askatasunaren oinarriak azaldu nahi ditu, izenburua “Beldurra bera zaldi” duen saiakera labur honetan. Liburuan agertzen den oinarrizko tesia askatasunaren abiapuntuan beldurra dagoela da. Izan ere, gizakiek arriskuetatik ihes egitean sortzen da askatasuna Serrano Izkoren planteamenduan. Hau da, beldurrak sortzen omen du askatasuna. Edonola ere, filosofo askoren izenak eta ideiak aipatu eta jorratu ondoren, Nietzscheren ideietatik hurbil gelditzen da egilea, askatasunaren funtsean borondatea dagoela adieraztean. Liburuan zehar, kontraesankorra dirudien planteamendu hau (askatasunaren oinarrian beldurra eta borondatea daudelakoa) koherentea dela azaltzen saiatzen da. Gauza batzuk, ordea, argitu gabe gelditzen dira, idazleak berak zenbait momentutan adierazten duenez. Lehenengoa, nire ustez nabarmenena, Askatasuna (singularrean eta letra larriz idatzia) eta askatasunak (pluralean idatzia) ez direla inoiz ere bereizten, eta arlo filosofiko-existentzialetik politiko-sozialera pasatzen dela ia oharkabean. Bestea, askatasunaren subjektuen arteko lehia ia ez dela aipatu ere egiten. Izan ere, liburu honen helburua ez da zein den askatasunaren muga azaltzea, baizik eta zein den bere jatorria.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak