kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskal literatura itzuliaren egiturak eta islak 1975-2015 / Miren Ibarluzea / EHU, 2020

Literatur itzulpenez Javier Rojo / El Diario Vasco, 2021-02-20

Miren Ibarluzeak inguru akademikoko ikerketa lan batean, 2017an defendatu zuen doktore tesian oinarrituta, “Euskal literatura itzuliaren egiturak eta islak 1975-2015” izenburuko saiakera-liburua eman du argitara, non tesian ematen zen informazioa beste era batez antolatu duen, itzulpengintzak izenburuan aipatzen diren daten artean izan duen historia-bilakaera ardatz. Gaia aztertzerakoan, testuen ezaugarriak kontuan hartu beharrean, Ibarluzeak batez ere itzulpengintzak euskal literaturan duen garrantzi sistemikoan jarri du arreta, eta horretarako soziologiak eskaintzen dituen tresna metodologikoak erabili ditu. Adibide bat ematearren, Bourdieuk literatur eremuari buruz osatzen duen ikuspegia bere analisiaren oinarrietako bat da.

Literatur itzulpengintzak alde bikoitza erakusten du. Batetik, eta euskal literaturaren kasuan, itzulpenen bidez jatorriz euskaraz idatzitako idazlanak beste hizkuntza batzuetara zabaltzen dira. Eta honek esan nahi du gure literatura testuinguru kultural zabalago batean kokatzen dela, etxe barnekoak kanpoan erakusten direla, eta testuinguru kultural horren eraginpean ere gelditzen dela. Gure literatura sistema handiago baten subsistema bihurtuta agertzen dela horrela. Bestetik, itzulpengintzak kanpoko obrak euskaratzea du ondoriotzat, eta honen bidez garrantzizkoak diren idazlanak euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu. Arlo bikoitz hau aztertzen da liburu honetan 1975etik 2015era bitarteko epean, jarduera honetan instituzionalizazioaren eragina nabarmenduz. Izan ere, unibertsitate ikasketek eta profesionaltasunak gaiaren garrantzia markatzen dute, aldi berean garrantzi horren kausa zein ondorioa direlarik. Ibarluzeak ikerketa zehatza eta zorrotza burutu du, ezinbestekoa gaiaz arduratuta dagoen edozein pertsonarentzat, baina batez ere espezializatutako irakurleei begira egina.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak