kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Romain zen bere izena / Joxean Agirre / Elkar, 2003

Idazlea: pertsona ala pertsonaia Oier Guillan / Gara, 2003-07-05

Pertsona bakoitza mundu bat da. Sarritan entzun dut esaldi hori. Idazlea ere, pertsona gisa, mundu bat da, eta gainera, literaturaren bidez mundu bat osatu, zabaldu, eraldatu edota berez beste batzuei dagozkien munduak esploratzeko joera izan ohi du sarritan. Idazlearen lanetan islatzen omen da haren mundu ikuskera. Idazlea, ordea, ezaguna eta publikoa bilakatzen den heinean, jendeak, besteak beste, prentsaren bidez bere elkarrizketak, ibiliak eta iritziak irakurtzen diutuen heinean, ez ote da bera ere pertsonaia bihurtzen? Agian horregatik izan ohi da, hain zuzen ere, autobiografia idazle baten azken lana… Zer egiten du idazlea: idazteak ala irakurria izateak?

Tankera horretako koordenadetan koka liteke Joxean Agirreren Romain zen bere izena eleberriaren ardatza. Misterioz beteriko pertsonaia da Romain, benetazko identitatea ezkutatuz eta bere inguruan eleberri baterako balio lezakeen trama gauzatuz, jendea liluratuta duen bere obretako poertsonaia baten gisan jokatzen duen idazlea. Narratzailearen pertsonaiaren eskutik etorriko dira, ordea, lan honi hari erta dimentsio berriak zabalduko dizkioten itzulbirak.

Aberatsa iruditu zait literaturaren edo artearen inguruan oro har gogoeta gauzatzeko Joxean Agirrek eskaintzen duen modua. Ondo neurtuta esaldiak, zorrotz, gogoetak apurka eta ez artifizialki labaintzen dira, bere helburua irakurlearengan pintzelkadekin gauzatuz. Ironia, narrazioaren barruko narrazioak, parentesi artean ustekabeko galderak, narrazio zati osoen errepikapen eta berrerabilerak… tankera honetako elementuak atsegin eta dinamikoa egiten dute oso narrazioa. Bada, ordea, ene aburuz, aberastasun horretatik kaltetua irten den elementu bat: narrazioaren trama bera, alegia. Ustez hari orokorra dena ahuldu, hirugarren maila batean gelditu eta amaieran guztiz borobiltzea galarazten da. Zenbaitetan ez da argi gelditzen une batzuk narrazioaren bihurguneak diren edo gehiegizko saltoak, atentzio galerak. Ostera, pasarte zinez ederrak kausitzen diren arren, hasierako abiapuntuaren koadroak pisua galtzen du, bereziki pertsonaia nagusien motibaziaori dagokiolarik (idazlearen arrastoaren atzetik ibili diren ikerlarien motibazioa, kasu).

Eleberriaren erdialdeko atalean topatu ditut, ordea, ezusterik handienak. Narratzaileak batez ere Monika delako pertsonaiarekiko harremanaren aitzakian labaintzen dituen emkumeekiko eszenek, gogoetek eta kontakizunek beste hari handia zabaltzen dute liburuaren baitan. Atal hauek liluraturik irakurri ditudala aitortu behar dut, narratzailearen subjektibotasuna kontuan hartu edo ironiaren gazi-geza sekula baztertu gabe, lirikotasun eta sentsibilitate handiz idatzitako pasarteak iruditu zaizkit hauek. Max Frischen eraginpean, argitzalekin jolasten duen zuri-beltzezko argazki baten koadroan murgiltzeko eta sentsazioak azalarazteko gaitasun handia erakusten du orriotan autoreak.

Azkenerako, Romain Gary delakoaren inguruko misterioa gutxienekoa da, atea zabalik gelditzen da interpretazioetarako. Trama sendo, korapilatsu eta harrapatzaile bat bilatzen duenak ez du liburu honetan gauzatuko bere helburua: bai agian, pertsonarengandik abiatuta artearen inguruko gogoetak eta postal intimoak gustoko dituenak, noizbait pertsona bera den mundu hori zabaltzearekin amestu duenak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak