kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Abaro / Itxaro Borda / Balea Zuria, 2020

Ongi jin Igor Estankona / Argia, 2021-01-17

Ez da gaur egungo Europako zuritasunaren irletan gehien entzuten den esaldia ongi jin, kalos irthate. Itxaro Bordak, ostera, zikoitzen kontra idatzi du Abaro, dena ematen ez dutenen kontra, besoak zabaltzen ez dituztenen kontra. Poemek ere estu hartzen dute irakurlea, eskatzen diote konpromisoa hizkuntzekin, esamoldeekin, irudi arean nahasiekin. Itxaro Bordaren idazkera delako, esan dezagun bidenabar, ilunpe fresko bat atseden hartzeko ortodoxiatik, desintoxikatzeko hainbeste gatzbakotasunetik. Horregatik itxarozaleok liburu hau disfrutatu egingo dugu, eta gainontzekoek, agian, baita ere: “Nor nahi non nahi esertzen da./ Eskubide osoz”.

Hasierako poemek kokatze-poemak dirudite, kontenplazio-poemak, sexu-poemak, sentipenen arragoa: “Besoak zabalik ohe handiegian etzaten naiz/ Antonioniren filmaren batean bezala:/ esteiari”. Esteiariak, baina egiten du apurka-apurka gai sozialetara, munduari diotso darabilen intimidazio, gerra, krudelkeria, laido hori guztia ez dela zilegi, ez dela poesia. Malenkoniatsu ere jarri da gero, eta Mundakatik Bartzelonan barru egin du, eta liburua daroa lerro motzen puruz arnasa luzeko poema ederretan barna Arginetaraino, non lagunak dituen zain, lorratzik utzi ezin den eterrean: “Ez dugu deus galtzekorik./ Motxila astunegiek lehertzen gaituzte./ Haize latzek gure desioa birrintzen dute./ Amor ematekotan gaude./ Arren, arindu gaitezen/ Lurreko hautsetan oina luza/ Eta ez dezagun hatzik utz”.

Non egiten du abaro irakurleak beraz? Itxaro Bordaren Abaro honetan behintzat, inon gutxi. Poemario hau zabalik dago ukabilaren antzera. Promesa bat da, eta promesa hori da kontraste poetiko batekin errealitatea azal daitekeela: “Kareharrizko zeru-mugak./ Egunerokotasun kaltzikoen iragarpenak./ Begira nagokizu:/ Han, txioak,/ Zaunkak, kroak, kukurrukuak/ Eta hiri-bilduaren azantz/ Garatza”. Abaro irakur daiteke bere horretan edo kondentsazio moduan, sentsazio baten antzera. Itxaro Bordak beti utziko dizu ate bat zabalik, iltze gori bat zeinari oratu, anbiguetate bat eramangarria. Maite dut Itxaro Borda, hitz bakoitza liberazio bat dela gogorarazten didalako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak