kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ibaiertzeko ipuina / Oihane Amantegi Uriarte / Elkar, 2020

Ibaiertzeko ipuina Rafa Ugalde / Begitu, 2020-12-31

Oihane Amantegi idazle zornotzarrak liburu ederra idatzi dau. Izenburuak berak dinoan moduan ipuina da, ipuin luzea. Euskera dotorean idatzitako liburua da, samurra eta gozoa. Benetan gozoa, lehenengo atala tupelo eztiari buruzkoa da-eta, Van Morrisonen abestiaren izenburua (Tupelo honey) oinarri hartuta. Ama baten eskuak ekoizten daben eztiaren deskripzinoa da, eta eztitasun horrek janzten dau liburua hasikeratik amaiera arte.

Ama hori haurdun gelditu da, eta ume bikotxak daukaz sabelean, neska bi; baina erditzeko orduan bata bizirik jaio da, eta bestea hilda. Bizirik jaio dan umea konziente da ahizta hilda jaio dala, eta min hori aldean eukiko dau ahizta ibaiertzean topau dauan arte. Hilda dagoan ahizta txalupa baten etorri da Karontek lagunduta, eta ibaia zeharkatzeko txanpon bat emon beharko deutso Karonteri. Ahizta bien arteko harremana luzea izango da, bien arteko olgeta hasiko da, Karonte bera be lagun. Bizirik dagoanak txanpona lortu beharko dau hilda jaio zan ahizteari emoteko, horrek Karonteri ordaindu deion. Azkenik, istorio guztietan gertatzen dan moduan agurra etorriko da, baina agurra ez da latza izango; ahizta biak onartutako agurra izango da.

Liburua irakurrita galdera bat etorri jatan gogora: umeak ba ete daukie heriotzearen konzientzia? Ba… bai antza; jaio ez danak heriotzea zer dan jakin ez arren.

Moskitoak zizt egin eta hareen ziztadak zeharkatu egiten gaitue. Bada, Estankonaren moskitoak bardintsu egin eta luzerako errastua itxiko dau gugan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak