kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Abaro / Itxaro Borda / Balea Zuria, 2020

Jatorria eta modernitatea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-12-26

Itxaro Bordaren “Abaro” poema liburuan modernitate eta tradizioaren arteko uztarketa interesgarria eskaintzen da, subjektu poetikoaren identitatearen islatzat-edo hartu daitekeena. Liburua irekitzen duen poema zubereraz idatzita dago eta liburuan zehar hor-hemenka agertzen zaizkigu tradizioarekin eta jatorriarekin erlaziona daitezkeen osagaiak: amaren etxea, paisaia basak, herri tradizioei lotutako jarduerak. Honekin batera, modernitatearen erakusgarri diren beste osagaiak tartekatzen dira, hala nola hiriaren presentzia edota ez-lekutzat hartzen diren tokiak, aireportuak-eta bezala. Erreferentzia kulturalei erreparatuz gero ere, antzeko elkarketa topa daiteke kultura tradizionalaren aipamenen ondoren, klasikoak, eta baita pop kulturari dagozkionak ere, agertzen zaizkigu-eta. Erreferentzia multzo hauekin badirudi aditzera ematen zaigula norberaren identitatean jatorria bezain garrantzitsuak direla geroko ibilbidean bakoitzak hartutako erabakiak eta, dialektikaren terminologian aipatuta, bi osagai horien sintesi moduan aurkezten dela. Hori agertzeko Itxaro Bordak estilo eta teknika desberdinen elkartzearen ondorioz diren testuak erabiltzen ditu. Izan ere, bertso libreak eta metrika zorrotzari atxikitako poemak tartekatzen dira, edota irudien segida surrealista diruditenekin batera, esperientzia zuzenetik hartutakoak. Edonola ere, badago baliabide bat besteen gainetik nabarmentzen dena: egitura sintaktikoen errepikapena, esaldi paraleloak sortzeko balio duena, eta metrika zorrotzean egindako poemetan leloa osatzen duena. Elementu hauekin, Itxaro Bordak eroso sentitzen dela dirudien mundu poetikoa eraiki du, non maitasunaren presentziak garrantzizko lekua duen, bakardadearekin batera. Bakardadea, baina, ez da itzuri egin behar zaion presentzia gisa aurkezten, bidelagun moduan baizik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak