kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Izotzetan islatuak / Askoren artean / , 2020

Liberoamerika Nagore Fernandez / Berria, 2020-11-15

Izotzetan islatuak. Euskal idazle gazteen bilduma (2020) Liberoamerika argitaletxe independenteak argitaratutako poesia bilduma dugu. Argitaletxe berria dela esan daiteke, lehenagotik ere aldizkari digitala izan arren, 2018an egin baitzuten salto edizioaren mundura, anbizioak bultzatuta. Hastapenetatik, batik bat, kultura latinoamerikarraren, pentsaera tradizionalaren eta gizarte aniztasunaren ordezkaria izan da, baina, argitaletxe bezala lan egiten duenetik, Latinoamerikako mugak zeharkatu eta Euskal Herrira ere iritsi den etxea dugu, zeinak inor gutxik ezagutzen dituen idazle gazteei, euskal literatur sisteman espazio eta aukera bat nahi duen orori ateak, leihoak eta komunitateko zirrikitu guztiak ireki nahi dizkion. Hori da, baita ere, mintzagai dugun obrak, elkarrekin lotzen diren hitzekin, erritmo eta errimekin, antitesi, hiperbole, eta bestelako baliabideekin egin nahi duena: “Liburu honek, idazle gazteentzako argitaratzeko aukera izateaz gain, euskal idazle gazteen literaturaren erakusgai izan nahi du irakurleentzat”.

24 gazteren lanak biltzen ditu antologiak, hori dela eta, irakurleak ez du aurkituko garapenik, edo idazle bakar baten unibertso poetikoaren proiekziorik. Horren ordez, lehen orrialdetik bertatik, publikoak aniztasuna kausituko du. Aniztasuna idazleen tipologia kontuan izanda, erabilitako hizkuntza poetikoa aztertuta, hautatutako erregistro, hizkera eta genero diskurtsiboei erreparatuz. Aniztasuna diodanean, baina, ez naiz ari loturarik ez duen aniztasun kaotiko eta bateraezinaz; kontrara: konposizio bakoitzak bere izaera eta egilea du, baina, guzti-guztiak dira beharrezkoak obraren helburu literario eta soziala osatzeko. Bestela esanda, forma askotako piezek osatzen duten puzzle eklektiko baina bateratu bat dugu obra.

Gaiak ugariak eta desberdinak direla aipatzen da hitzaurrean, eta bat nator baieztapen honekin. Hala ere, esango nuke badirela poeten mintzoetan maiztasun handiagoz errepikatzen direnak: maitasunaren gazi-gozoak eta maiteminak eragiten duen sufrimendua; egunerokoaren joan-etorria; oroitzapenak eta metaliteratura, esate baterako. Guztietan ere, identitatearen auzia nabarmenduko nuke leitmotiv edo gai zentral gisa. Izan ere, poema asko autoerreferentzialak dira, ispiluz eta begiradez josita daude, ni poetikoaren barnera begiratzen dute, eta, introspektiboki, subjektu poetikoa ezagutzeko gorputz bilakatzen dira.

Oso gutxitan gertatzen da bilduma batek biltzen dituen konposizio guztiak gustatzea. Beti dago kutunen bat, eta gutxiago gustatzen zaigun bat. Kasu honetan, asko gozatu ditudan poemak aurkitu ditut, Matryoshka esaterako, hizkuntza ariketa bat poesia ariketa ere izan litekeela erakutsi didalako, eta alderantziz; edo Zein(u) hizkuntza poema, honen laburtasuna miretsi dut gehien, oso lerro gutxitan gauza andana esateko duen gaitasuna, hain zuzen. Beste konposizio batzuk, ostera, astunagoak egin zaizkit, hizkuntza edulkoratuegia aurkitu dut maiz, erritmo monotonoegia nire gusturako. Perspektiba kontua omen da dena, gauzei nondik begiratzen zaien; irakurle bakoitzak aukeratu dezala, hortaz, bere perspektiba obra hau irakurtzeko orduan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak