kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Dumitru biluzik / Koldo Izagirre / Erein, 2020

Deserrotzea Javier Rojo / El Correo, 2020-11-14

Koldo Izagirrek 2014an argitaratutako idazlan batean sortu zuen Dumitru pertsonaia. “Dumitru biluzik” izenburuko liburu honetan pertsonaia hori berreskuratu du, kasu honetan dietarioaren itxurapean eskainitako testuan. Dumitru nerabea dugu, jatorri errumaniarrekoa, aitarekin Euskal Herrian bizi dena. Istorioak asmatzea gustuko du, baita musika ere, eta biolin jolea ere bada. Dumitru institutura doa eta hor Olatzekin bikote berezia sortu du, beraien arteko harremana gorabeheratsua eta batzuetan kontraesankorra baita. Mutilak bere koadernoan idazten dituen hitzetan islatzen den iruditik ondorioztatu daitekeenez, beharbada bere ezaugarri nabarmenena deserrotze sentimendua da. Lehenengo eta behin, begi-bistakoa aipatzeagatik, bere jatorria dago. Jatorri errumaniarrekoa izanda Euskal Herrian bizi da, eta neurri batean behintzat euskaldun sentitzen da. Baina askotan besteen begiradek arrotza dela sentiarazten dute. Eta Errumaniara familia bisitatzera joatea, bestalde, jasangaitza zaio, han ere arrotz sentitzen baita. Jatorriari buruzko kontu hauez gainera, amaren faltak ere areagotzen du sentimendu hori. Amak zeharka iradokitzen diren arrazoiengatik etxetik alde egin zuenez, abandonu sentsazioa nabarmena da pertsonaiarengan. Denaren ondorioz, Dumitruk bere buruarekin eta mundurekin haserre dagoen nerabea dirudi.

Bere idazkietan pentsamenduak, istoriotxoak biltzen direlarik, irakurleak eskaintzen zaizkion osagai horiekin poliki-poliki hari solteak lotu beharko ditu argumentu koherentea sortzeko. Eta horretarako oso adi egon behar zaie Izagirreren estiloa markatzen duten eta lotuta dauden bi ezaugarri hauei: elipsiaren erabilera eta iradokizunerako joera. Irakurlearen esku gelditzen baita zatikatutako errealitateari batasuna ematea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak