kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ibaiertzeko ipuina / Oihane Amantegi Uriarte / Elkar, 2020

Eztia Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-08-22

Zapore berria dakar idazle berrien haizeak. Hala behar du izan, bestela ez baita ez haize ez berri. Haize hori ez dator bakarrik, haize hori euren etxeetan lanean ari diren norbanakoen gogoetek harrotzen dute. Badatoz, badira. Eta eskerrak eman dizkiegu euren eskuzabaltasunagatik, kasu honetan Oihane Amantegiri Ibaiertzeko ipuina, Elkar 2020.

Liburuak Estatu Batuetako hegoalde mitikora garamatza, ibaiertzekin lotua den kultura batera. Neskatila baten bizitzak tragedia kutsua du hasiera hasieratik. Bere gurasoak Ochlockoneen instalatzen dira eta gogor ekiten diote lanari, zoragarria da tupelo eztiaren pasartea, ibaiaren uholdeek markatutako erritmoan.

Haurtzaroari eginiko gorespena iruditu zait eta lortu du nik irudikatzea etxaldea, armonika doinuak aditzea eta emakume beltzaran mardulen barreez kutsatzea. Kontrara, faltan bota dut gurasoen arteko harremanean zertzeladaren bat gehiago, arrazakeriari aipuren bat edo beste (akaso hemen errua nirea da, Arde Mississipi bezalako filmen eraginagatik) eta Karonteren kondaira greziarraren erabilerak ez nau konbentzitu. Akaso hobe mitologia propioa garatzea kasu honetarako, nire ustez beti ere.

Zorionak egileari eta liburu askotarako!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak