« Pasaeran | Heterodoxoaz beste »
Moio - Gordetzea ezinezkoa zen / Kattalin Miner / Elkar, 2019
Moio Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-06-08
Auzoko bizi guztiko baserritarren elkartean izan nuen bizitzan transexualitateari buruz izan dudan elkarrizketa aberatsena. Paradoxa da, baina gizonkeriak libro-libro dabiltzan pareta artean aita batek Crhrysalis elkarteaz eta bere haurraz hitz egin zidan sakon.
Suizidioaren berri gehiago izan dut, zoritxarrez. Zenuk tripi bat jan eta istripu baten ondorenean bere buruaz beste egin zuen. Ondoren etorriko ziren bizilagun, auzokide eta herrikideak. Halere gutxi hitz egin dugu horri buruz inguruan, Habeas Corpusen kanta baten lelotik harago. Zer den tabua.
Moioren, Aimar Elosegi Ansaren, kasua ez dut ezagutu liburua publiko egin arte. Arrazoi dute Kattalin Minerrek edo Iratxe Retolazak, Moio, gordetzea ezinezkoa zen liburuan eginiko adierazpenetan, Elkar 2019. Hernaniko presoen izenak jakin izan ditut. Santurtzin egona naiz gudari baten omenaldian. Politika hitz gero eta txikiagoa zait, nire ezjakintasunen kargu egin ahala.
Fatxak ez garela pentsatze hutsean ezkutatzearen akatsa, hor koxka. Deseraikitzen jarraitu beharra dago.
Liburua da memoria eta aldarrikapena bat eginik, Moiorekin samurra eta ingurunearekin zorrotza, Anderrekin begirunezkoa eta Brayanekin hurbila. Zer dator doluaren ostean? Galdetzen dio Minerrek bere buruari hastapeneko orrietan. Intuizioa hasieran eta memoria eraiki nahia ostean. Bukaerako hitz batzuk hartu ditut, Brayanenak: “Bestetik, memoriaren ardura denok hartu behar dugu, zeren, familia edo ingurukoen esku uztea oso fuertea iruditzen zait, ezin diogu gizarte bezala karga hori jarri. Hori, ez dakit, udaletxe edo eragileen esku egon beharko zela uste dut, eta egun oroimen ofizialik ez egotea oso larria iruditzen zait. Ezin du izan atzetik datozenak ni enteratu nintzen bezala enteratzea, kasualitatez. Bermatu egin behar da herri honen historiaren transmisioa”.
Arin irakurri eta luze geratzen den liburu horietakoa da Moio, horra bertutea.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera