kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kandinskyren tradizioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2003

Sagarrak heltzen ari direnean Igor Estankona / Deia, 2003-06-24

Noizean behin gazteentzako literaturari leihatilatxo bat zabaltzea gustuko badugu, oraingo honetan interesa bikoitza dela esan genezake, Ramon Saizarbitoria handiaren luma bere arau propioak dituen literatura mota honetan zelan moldatzen den ikusteko aukera paregabea egokitu baitzaigu. Tonu minorean idatzitako obra bat izanagatik modu deigarri eta ezohikoan tratatzen da istorioa “Kandinskyren tradizioan”. Maitasunak amets lausoa izateari uzten dion erdibideko garaian Mireni gertatzen zaizkionak (eta gertatzen ez zaizkionak) azaltzen dira. Ederra eta akatsik gabea izan behar luketen lehen esperientziak behar baino zailagoak egiten zaizkio protagonistari. Bereziki zaila, beraz, muturren aurrean zabal-zabalik agertzen den helduen bizitzara sartzeko lehen zubiak gurutzatzea. Idazleak paternalismo barik eta modu naturalean kontatzen ditu Mirenen gazi eta gozoak. Aita arduratiaren txotxolokeriak? Ez dugu uste. Edo gutxienez ondo disimulatzen du, askatasuna balore urria izan arren haren xerka ibiltzea gomendatzen baitu uneoro.

Sagar berdeari astiro heltzen utzi behar zaion modu berean, badirudi Ramon Saizarbitoriak irakurle gazteari pazientzia eta itxaropenezko mezu bat helarazi gura diola. Liburuak errealismo handiz eta autorearengandik hainbeste eskertzen dugun ironiaz heltzen die maitasunari eta sexuari, erromantikoa bezain hotza eta pozgarria bezain tristea izan baitaiteke bizitza. Momentuan momentukoa gozatzeak eta pairatzeak duen xarmari eskainitako istorio laburra da, tarteka, “Kandinskyren tradizioa”.

Berde ez dagoen sagarrak beti ez daki zein den irakurle gaztearen nahia. Hala ere, begietara begira zer edo zer kontatzen dion liburuaren bila ibiliko dela uste dugu. Bada, zintzotasunik ez zaio falta liburu honi. Gauzak ezkutatu baino agertarazi egiten ditu. Lehengo ametsen lekuan amets berriak jarri behar dituen Mirenen istorioa horixe da: dudak dena jan behar duela dirudienean lehengo gurariak ordezkatzen dituen gurari berriak agertzen dira. Bizitzaren gurpilak biraka jarraitzen du etengabe.

Zantzu guztien arabera gazteek irakurri nahiko luketen liburua dela ematen du, baina, esan dugun moduan, epai sakonak irakurlearen beraren esku utziko ditugu. Har ezazue liburu hau beraz, eta irakurri, lehen maitasunaren loreak masailak erretzen dizkizuen adin zoragarrian zaudetenok.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak