kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Dendaostekoak / Uxue Alberdi / Susa, 2020

Dendak eta gogoak Arantxa Iturbe / ataria.eus, 2020-0-18

Ez naiz fio zerbaitetarako idazten diren liburuekin. Zerbaitetarako egiten diren antzezlan eta filmekin ere ez. Ez eta kantuekin ere. Denek balio dute zerbaitetarako, balio dezakete behintzat, edo balio beharko lukete baina ondoren, ez aurretik. Helmugan ‘zerbait’ hori jarrita abiatuz gero, artelanaren gainontzeko balio guztiak joanean galtzen dira.

Orain artekoa abstraktuegia iruditu zaionarentzat argibidea: erakundeen aginduz sortutako ikuskizunak propaganda dira normalean, eta elkarteen enkarguz eraikitakoak, panfleto (edo alderantziz). Gauza bat da artista bati gaia jarrita lan egiteko eskatzea eta bestea, gaiari buruz zer esan behar duen agintzea, eta gainera, ari dela, mezua ez dela argi geratu eta berriro hasteko aholkua ematea. Eta gertatzen da. Gero eta gehiago.

Eta segidan, herriko dendarien elkarteak eskatu balit bezala, bizpahiru lerro denda txikiei buruz. Eta ez, ez dit inork ezer eskatu. Gutxiago, agindu. Denda bat zegoen tokian pertsiana betiko itxita ikusteak zerbait astintzen dit erraien zatirik zaharrenean. Ez da oraingo kontua. Urteak daramatzagu noizbait ezagutu genituen denden zerrenda nostalgikoak osatzen. “Ze pena”, esaten dugu, autoa hartu eta kilometrotara dagoen salgune erraldoira abiatu aurretik. “Hau ere itxi al dute?”, galdetzen dugu, urrutiko ezlekuren batetik atariraino zerbait ekartzeko eskaera ordenagailuz bete ondoren.

Dendarien elkarteak eskatuta ari banintz banan bana zehaztuko nituzke denda txikiek herri bakoitzaren bizitzan zer eragin duten, zer galtzen ari garen haietako bat ixten duten bakoitzean. Nork galtzen duen gehiago. Baina ez ditut panfletoak maite. Propaganda ere ez.

Ez da propaganda Uxue Alberdiren Dendaostekoak irakurtzen ari naizela esatea. Eta balitz, bost axola. Liburua ez da denden propaganda, ez-eta dendariena ere. Berrogei urtez, eta oraindik, dendari diren bi emakumeren, bi ahizpen, bizitza jaso du Uxuek liburu berrian. Bien hitzetan. Gidoirik gabeko elkarrizketa etengabean. Beren langintza(k) maite dituzten bi ahots josi ditu eta balio izan dit dendak eta dendariak hiltzen uzteko bezain odol-galduak garela gogora arazi eta egin dakiekeen epitafiorik ederrena irakurtzeko zoria dugula esateko.

Ez du dendak salbatzeko balioko. Ez du horretarako idatzi. Ez dut uste, behintzat. Ez dakit zertarako idatzi duen. Gogoak eman diolako seguru-asko. Eta gogoa bezalakorik ez da edozertan hasteko. Gogoa da gauza ederrak egiteko osagairik funtsezkoena. Gogoa jartzen duzun hartan ez duzu beti asmatuko, baina gogogabetuta, sekula ez.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak