kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Moskito / Igor Estankona / Susa, 2020

Moskito Mikel Urkixo Aierdi / Begitu, 2020-10-15

Igor Estankonaren bueltea. Bere bosgarren lana. Urrunekoa eta gertukoa: Afrika zein Igorre, Orozko zein Himalaia. Gizakion bizimoduari eragiten deutsienak, neurri eta modu desbardinean: aberria, harremanak, aita izatea, atzean itxitakoa…

Estankonak bizipenai errepasoa egiten deutsenean, ez dau hareetan galduta geratzeko asmorik. Norberaren biografia errepasatzeko beharra besterik ez dau autoreak, norbanako guztiok sarri egiten dogun legez. Ez dogu ahaztu behar biografiak eta geure burua eten barik eregi eta birmoldatzen diran gelaxkak dirala, eta beti atea zabalik ixten dogula barriro be aldaketa eta konponketa txikiak egiteko.

Estankonaren liburuan askotarikoak daukie kabidea: Mauriziak, Karakolek, Dantek, Leonard Cohenek, Madrilek, Zeberiok, Mexikok, Arteak… Mundu oparoa ondu dau idazleak, mikrotik makrora eta makrotik mikrora, bakotxaren burua halakoez eta bestelakoez osatzen da-eta; hurreko eta urruneko gertakizunak, beste hainbategaz batera, harilkatzen dabe gizakia.

Gauza fina, ezelango zalantza barik. Generoan aise eta eroso dabil, baina erraztasun horrek badauka atzean asko eta asko landuaren aztarna. Bere jardunaren egundoko gogoeta nabari da Estankonaren lanetan: argi dauka poesia zer dan, zer izan behar dauan edo zer izan daiteken. Beste asko jauzika ibilten dira generoz genero. Igor Estankona poesian aritu izan da bere aldi guztian, eta horrek badauka gauzak argi eta garbi izatea, eta horrez gain generoaren gordeleku eta bazterretan jakituriaz eta atrebentziaz jokatzea.

Norberak harribitxiak aurkitzen ditu poema liburuetan, hortxe irakurle honek aurkitutako bat: “Hotza dakar, ohartu naiz amaren etxe zaharrean ez dela jadanik bizi maite dudan inor. Ez dabil deus. Mekanismo guztiak dira odol sikua eta haragi hila eta ahoa erori zait ilargiaren balde merkurioz betetakora. Bideo bat ikusten ari naizela ematen du behinola nirea zen herriarena: zergatik sufriarazten didazu horrela? Noiz hilko zara guztiz?”.

Moskitoak zizt egin eta hareen ziztadak zeharkatu egiten gaitue. Bada, Estankonaren moskitoak bardintsu egin eta luzerako errastua itxiko dau gugan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak