kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Emakume burugabea / Antxiñe Mendizabal Aranburu / Elkar, 2018

Emakume burujabea Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2020-09-20

Liburua hasi bezain pronto pertsonaia bakarraren barne bidaian murgilduko gara. Testu eta irudiz osatutako bidaia zirraragarri eta iradokitzailean. Lurra galdua, gorputzetik erauzia eta hutsera etorritako pertsonaia aurkezten zaigu hasierako orrietan. Bizi-arnasarik ere ez duena. Irudietan, gona jantzita, zapata takoidunak soinean, ezpain gorridun emakume bat ikus dezakegu. Estu. Itota.

Hankez gabetzen da lehenengo, eta mugikortasuna mugatuko zaio. Arropaz ere gabetzen da. Eta biluzik, sustraiak hazten zaizkio oinetatik. Bere buruaz gabetzen da azkenean, itotzen duten pentsamenduez gabetuz.

Ezagutzen duen munduko leihoa itxita irekitzen zaio unibertsorako atea; ikusmena, usaimena, ahotsa, plazera eta gorputza berreskuratzen ditu. Odola isurtzen du bizi berri batera erditzeko. Eta emakume burugabe izateari uzten dio emakume burujabe izateko. Anarik bere buruaz beste bat egitea kantatuko luke.

Hainbat ahalduntze prozesu gogoratu dut liburua irakurri bitartean. Hasierako itolarria, gelditu eta galduta sentitzearen mina ondoren, eta aldaketa gertatzen deneko askatasun sentsazioa. Liburuaren estruktura zirkularra da, ordea. Etxea den gorputzean hasi eta etxea den gorputzean amaitzen da istorioa, nahiz eta hau bizi duen emakumea aldatu den.

Estilo poetiko eta fina darabilte idazleak eta irudigileak. Testua goxoa eta sakona da. Hotsen errepikapen etengabeak indarra eta irrika sorrarazi dizkit eta ispilu aurrean ahozgora irakurtzen aritu naiz, daitort. Erritmo propiodun testua da, pausak errespetatuz irakurri beharrekoa. Irudiak sinbologiaz beterik daude, soilak izan arren esanahiz beteak. Koloreen erabilera ere berezia da: hasierako gorria iluntzen hasten da marroixka bihurtu eta ondorengo beltzera iritsi arte. Bukaera aldera soilik aurkituko dugu orri zuria eta arnasa. Testuak eta irudiak bata bestea ontzen dute oreka perfektuaren dantza dotorea eginez. Ondo eusten dute elkar akrobazia eta malgutasun adierazpenak egiten dituenean besteak.

Clarissa Pinkola Estés-en Women Who Run With the Wolves liburuak erakutsi omen dio etxerako bidea Antxiñe Mendizabali. Nire gorputzera bide bat erakutsi dit liburuak niri. Opari aparta, beste norbaiti edo geure buruari egiteko modukoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak