kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Ene baitan bizi da / Maddi Ane Txoperena / Elkar, 2020

Amona eta biloba Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-09-12

Maddi Ane Txoperenaren nobelan bi hari narratibo elkartzen dira. Alde batetik, Mariek protagonizatutako istorioa jasotzen da. Donibane Lohizuneko gazte honek Parisen egiten dituen ikasketak amaitu eta etxera bueltatu da uda pasatzeko asmoz. Baina aitaren etxean geratu beharrean, amonarenera joan da, Berara. Gazteak unibertsitateko azken lana falta du eta amonaren gaztaroan oinarritzea erabaki du; amonak, ordea, ez du batere gogoko bere gazte garaia gogoratzea. Bigarren ildoa amonaren beraren gaztaroaz kontatzen denaren inguruan antolatuta dago. Josefina, amona, gazte garaian 50eko hamarkadan Frantzia aldean neskame ibilitakoa izan zen. Bi hari narratibo hauek txandaka garatzen dira liburuan.

Amona-biloben arteko harremanean oinarritzen da argumentua eta, neurri batean, bilobak amonaren gaztaroa azaltzeko egiten dituen ahaleginek bideratzen dute argumentuaren antolaketa, oroimenaren gaia erdigunean jarri nahi duen beste nobela bat sortuz. Bi hari narratibo horiek, dena dela, gertakarien aldetik ez dira oso bitxiak. Hau da, nobela honetako argumentuan ez da ezer berezirik gertatzen eta bai bilobak uda partean egiten dituenek, bai amonaren bizipenek, nahikoa ohikoak dirudite. Gaztea ikusten dugu Beran eta inguruko herrietan jai guztietara joaten, lagunekin harremanetan, bizitzaren erdigunea festa izango balitz bezala. Amona, bestalde, ezer berezirik gertatzen ez zaion neskamea izan zen Frantzian, arruntak diruditen argi-ilunak aurkezten dituen bizitza eraman zuelarik.

Horrela ikusita, ohiko bizitza azaltzen denez, nobela honetan “tipismoa” nabarmentzen da, hori bai, itxura berrikoa eta noizean behin argitzen ez diren gertakariak iradokitzen direlarik. Edonola ere elipsiaren erabilera neurtuaren eta idazkera zainduaren adibidea dugu idazlana, egileak alor hauetan arreta berezia jarri baitu.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak