kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Ibaiertzeko ipuina / Oihane Amantegi Uriarte / Elkar, 2020

Atalasean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-07-25

Oihane Amantegik euskal literaturaren esparruan egiten duen liburu formatuko lehenengo agerpenari “Ibaiertzeko ipuina” deritzo. Nobela laburra da, eta idazlan honen ezaugarri batzuek berehala erakartzen dute irakurlearen arreta. Lehenengoa, gertakarien kokapena. Argumentuan neskato baten eta jaiotzean hil zen bere ahizpa bikiaren arteko harremana kontatzen da eta Estatu Batu ia mitiko batzuetako Georgiako lurraldean dago kokatuta. Garaia, bestalde, ez dago guztiz zehaztuta eta zeharka baizik ezin daiteke suposatu noiz gertatzen den istorioa. Kokatze honek berehala sortzen ditu oihartzun moduko erreferentzia batzuekiko loturak, noizbait hegoaldeko gotikoa deitu izan den literatura burura etortzen delarik. Aipatzea merezi duen lan honen beste ezaugarri bat zehaztugabetasuna da. Eta honetan egileak istorioa kontatzeko hautatu duen idazkerak ere garrantzia du. Gertakariak estilizatuta agertzen dira, ia-ia izaera materialik izango ez balute bezala, eta gertakarien deskribaketan horiek uzten duten inpresioa gertakarien beraien gainetik nabarmentzen da. Istorioaren izaera estilizatu hau areagotuta geratzen da errealitatearen eta fantasiaren artean lerratzen dela kontuan hartzen bada. Eta tartekotasun hau da nobela labur honen beste ezaugarri bat. Argumentuan agertzen diren osagaiak ibaiaren sinbologiak azpimarratzen duen atalase batean gertatzen dira. Honaindia eta haraindia, bizitza eta heriotza, errealitatea eta fantasia: elementu hauek bat egiten dute ibaiaren presentziarekin, eta esparru zehaztugabe hori, muga bera, erdigunean agertzen zaigu, denbora izoztuta dagoela dirudien mundu batean, non urtaroen igarotze zirkularrak pertsonaien existentzia markatzen duen.

Idazlanak dena aldez aurretik oso ondo pentsatuta dagoelako inpresioa uzten du, eta gaurko bide arruntetatik aldendu nahi duela dirudi. Eta hau eskergarria da oso.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak