« Infernuaz | Iraganari iskin egiteko ezintasuna »
Bihotz handiegia / Eider Rodriguez / Susa, 2017
Talentu handiegia Katixa Agirre / 111 aldizkaria, 2018-07
Eider Rodriguez euskal letren Olinpoko ipuingilerik onena ote da? Nik baietz diot. Eta ez hori bakarrik. Kontrakoa dioenarekin dueluan aritzeko prest nago, nik aukeratutako armekin, jakina.
Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004) bere lehenengo ipuin-liburuarekin susmatzen hasi ginena —labur esanda, Rodriguezen aparteko talentua— erabat konfirmatuta geratu da orain arteko bere laugarren ipuin-bilduma honekin: Bihotz handiegia (Susa, 2017). Baina oraingoan Eider Rodriguez finduago eta hobetuago batekin egingo dugu topo, garai bateko tarteka-martekako dramatismorik gabekoa. Anekdota ustez txiki batez pertsonaia oso bat marrazteko gauza da. Hitz egokiak egoeraren gordina islatzen du, baina ez gaitu inoiz sentimentalismoetan jausten uzten.
Liburuaren azalak ondo islatzen du liburuaren izana: elegante, sujerikorra, eta aldi berean, Freudek eta bere sikarioek unheimlich deitzen zuten horretaz blaituta. Familiarra, gertukoa, are intimoa ere, baina aldi berean, estrainioa. Izan ere, norenak dira hanka horiek? Eta itsaso hori, geure itsasoa ote da edo inoiz ezagutuko ez dugun beste bat? Ondo dago pertsona hori? Gimnasia egiten ari da edo geure begi aurrean itotzen?
Berez familiarra suertatu beharko litzaigukeen horren aurrean harridura eta desorotasuna sentitzea da nik ipuinez ipuin topatzen dudan konstantea. Bihotz handiegia ipuinean, adibidez. Zergatik egiten dut egin nahi ez dudana, alegia, “gizon hori” zaintzea, ezer zor ez diodanean? Zerk bultzatzen nau? Kanpoko indar batek edo barneko bulkada ulergaitz batek? Neureak dira, finean, nire sentimenduak?
Antzeko sentipenak hurrengo ipuinetan ere. Belar moztu berria istorioan: familiarra zaizun ohean espero ez zenuen gorputzarekin topo egitea, eta gerora inori ez esatea, guztiz gertatu ez delako horrela. Familia baten intimitatean tarte labur batez sartzera gonbidatzen zaituztenean eta beren orbainak ikusteko baimena lortzen duzunean sentitzen dena kontatzen da Urtebetetze festan. Ebakuntza baten ostean geure-geurea baina aldi berean guztiz ezezaguna zaigun gure erraien aurrean kokatzen garenean has daitekeen maitasuna edo terrore istorioa da Paisaiak. Haurtzaro eta nerabezaroko arroztasun sentimendu iraunkor horren kronika da Niregandik espero zena ipuina. Zer egiten dut nik hemen? Zer daukat zain? Nondik jo beharko nuke? Helduaro osoan zehar isilarazten edo behintzat otzantzen saiatzen garen galderak.
Eta azken ipuina, Ez duzu ezer arraroa antzematen?, zeinetan metafora argien ikusten den. Ez baitira sentimenduak, besteen etxeak, erraiak, nerabezaroa… estrainioak zaizkionak ama protagonistari, baizik eta ispilu aurrean kokatzen denean ikusten duena: hasieran eskuak, gero beste guztia, itzulerarik gabeko arrozte bidaia.
Sei harribitxi, umore eta krudeltasun puntu egokiarekin guztiak ere. Eta ados ez bazaudete, badakizue, egunsentian egingo dugu topo.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera