kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bitakora kaiera / Ibon Sarasola / Erein, 2016

Bitakora kaiera Mikel Urkixo Aierdi / Begitu, 2020-07-01

Hiztegigintzan azken hamarraldiotan ebatzi garrantzitsuenak hartu dituan gizonaren gogoetak. Euskera batuan zein berba erabili eta zein ez, horixe izan da bere lan nagusia. Gure hizkuntza gogoko dauan edozeinentzako liburua. Bere jardunean zergaitik eta zelan hartu ziran hainbat ebatzi ulertzeko ezinbestekoa. Keynesen aipu bat topauko dogu lehen orrialdeetan: “Egitateak aldatzen diranean, eretxiak aldatu egiten dodaz”. Eta halaxe jokatu dau Sarasolak azken urteotan, kapaz izan da bere eretxi eta usteak ezelango arazo barik aldatzeko; aspaldi hartu ebazan ebatzi batzuk arrakasta gitxikoak izan zirala aitortzen dau. Errealidadearen bahea kontzeptua erabili izan dau makina bat aldiz: Sarasolak argi eta garbi dauka, Keynesek legez, hiztunak Akademiaren kontra egin eta bestetara egiten badabe, Akademiak hiztunaren jokaerea onartu eta eretxiz aldatu behar dauala.

Hamaika adibide erabiliko ditu hiztegigintzan eta euskera batuaren lexikogintzan zelan jokatu izan daben azaltzeko. Ebatzi arrakastatsuak eta ebatzi okerrak, danetik erakutsiko deusku liburuan zehar. Hasikera baten beste titulu bat eukan gogoan: Kontuak garbitzen edo Kontuak garbitzen neure buruarekin. Emoten dau liburu honegaz bere buruagaz zorra kendu dauala.

Sarasolak aldarrikatuko dau filologoen garaia amaitua dala eta hemendik aurrera idazleak hartu behar dabela gidaritzea. Filologoak esan beharreko guztiak esan ditue, eta oin idazle eta prosalari trebeai jagokie gure hizkuntza zabaldu, aberastu eta edertzea. Euren ardurea da hemendik aurrera euskaldunoi erakustea badagoala beste modurik oin arte esandako guztia beste modu baten esateko.

Akademiaren ebatzien kontrakoa izaten da batzuetan hiztuna; gogo txarrez hartzean ditu Akademiaren hainbat ebatzi. Baina ekinean dabilenari onartu egin behar jako hanka sartzeako eskubidea. Atoan irakurteko moduko liburua; interesgarritik asko daukalako, inondik be. Eta seguruenik Akademiaren lanagaz ulerkorragoak izaten lagunduko deuskuna.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak