kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007

Sua falta zaigu Amaia Trejo Aldekoa / Begitu, 2020-03-17

Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) lehenengo liburua dogu hau, giza harremanak oinarri dituan zazpi ipuinez osotutako narrazino bildumea.

Sua falta zaigu izenburua dauan kontakizunak emoten deutso hasikerea liburuari. Istorio guztietatik personaia gazteenak ageri dira bertan. Nerabe bi ditu protagonista. Zigarroa erreteko sua baino ez jakie falta eta berau lortzeako agure baten igurtziak onartzeko prest ei dagoz. Sasoi ausarta azaltzen da ipuin honetan, bizitzari bildur barik begiratzen deutsan aroa.

Umezarotik helduarorako itzulera bako salto hau, danok gertuago edo urrunago gure barruan ondo gordeta daukaguna, askotan ekarten deusku gogora Katixa Agirreren liburu honek eta baita zelan eragiten dauan sasoi horrek etorkizuneko harremanetan eta harremanakazko gure begiradan.

Kontakizunetan aurrera egin ahala era askotako “faltak” agertzen doaz: desengainuak, harreman eraldaketak, hausturak, hutsuneak, huts egiteak… eta irakurleak antzeko bizipenetara bidaia egiten dau, bere urrutiko dezepzino, melankolia sentimentua azaleratuz. Gainera gertakizunak oso errealak dira, egunero edonon edonori gerta dakikeozanak, eta hasikeratik personaiakaz bat egitea lortzean dau.

Lehenengo orrialdetik engantxatzen dauan irakurketa errazeko liburua da hau. Istorioen amaierak irakurlearen esku ixten ditu eta norberari emoten deutso aukerea personaia horreen etorkizuna eregiteko. Gerora Agirrek idatzi dauan Amek ez dute eleberrian legez ironia eta zorroztasuna gailentzen dira bere idazkeran, beti hizkuntza erraz eta hurbil baten.

Beti zerbaisten faltan gagozanok, badogu surik?

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak