kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 1985

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak Rafa Ugalde / Begitu, 2020-02-17

Oingoan aurkezten deutsuedan liburua ez da liburu barria, joan dan gizaldikoa da. Ez da arratsalde baten, edo astebete baten irakurtekoa, bizialdi osoan irakurtekoa baino. Ez da gozatzeko nobela bat, ez dira imajinazinoa biztuten deuskuen narrazinoak. Bizitza atalak dira, sentimentuak, minak… munduan zeharreko eta hainbat kulturatako gizakiak idatziak.

Joseba Sarrionandiak egindako bildumea da. Antza danez, gustuko ebazan poemak euskera-tzen hasi zan; hitzaurrean Sarrionandiak berak dinoan moduan: “Edozein bilduma, azken finean, biltzailearen garai bateko maitasun eta manien museoa da”. Bilduma honetan maitasun eta manien museo zoragarria eratu dau, eta itzulpena be ezin hobea da, gatxa da-eta poemak itzultzea eta barruan daukien sentimentua be ondo transmitidutea.

Sortu dauan museo hori literatura unibersaleko arte lanen bildumea da, izan be. Egunaren edozein sasoitan, bizitzaren edozein ordutan zabaldu geinke bilduma hori; edozein orrialdetatik, bertan agertzen diran egileen arteko edozeinen edozein lerrotatik, eta maisulan bat izango dogu begien aurrean. Europako, Afrikako, Ameriketako eta Asiako gizakien sentimentu sakon bezain bortitzak topauko doguz bertan; niri neuri barrenak astinduten deustiezanak, guzti-guztiak be. Horren lagin bat joatzue hemen, ea akuilua dan liburua irakurri dagizuen.

ORDUAN EZ NEKIEN ZENBAT

Orduan ez nekien zenbat galdu genuen. / Ene zahartzaro honetatik begiratzean / andere eta ume hilen imajinak datozkit gogora, / pilatu eta barreiaturik troketan. / Oraindik ere izugarria da enetzat. / Eta ohartzen naiz, lokatz odoleztatu haretan / beste zerbait ere hil zela, gero / ekaitzek estali zuten gauza bat: / Herri baten ametsa amaitu zen han. / Nazioaren zirkulua hautsi da, / eta lurrean galdu dira zatiak. / Iadanik ez dago hazirik batere / eta hil eginen da gure arbola sakratua. (Black Elk)

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak