« Zeharka-zeharka | Etxea »
Argiantza / Pello Lizarralde / Erein, 2020
Kontakizun xumea, kontu handientzat Aiora Sampedro / Berria, 2020-06-28
Kontakizun xumea idatzi du Pello Lizarraldek Ereinekin argitaratu duen bere azken nobelan. Xumea diot ez helburuagatik, ezta kontakizunarengatik ere, lortzen duen eragin estetikoagatik baizik. Argiantza-n 1980ko hamarkadako zinema-industriaren bilakaeraren alderdi bat aztertu du egileak: herri txikietako zinema aretoak jendez husten hasten diren garaian, Ramon Beitiak, hainbat zine aretoren jabe den enpresa bateko gerenteak, herriz herri hilzorian direnak bisitatu beharko ditu, enpresari diruzaleak haiekin zer egin erabaki dezan.
Kontakizunean Ramonek lanarekiko duen unadura eta nagusiarekiko mespretxua nahiz aretoetako zaindariekiko errukitasuna gailentzen dira beste sentimendu batzuen gainetik, baina, ororen buruan, bere ogibidetik eratorritako bere buruarekiko gorrotoa eta lotsa gailenduko dira; protagonistak berak bakarrizketan hausnartutakoak adibide: “Ez dut horregatik bakerik lortuko. Lotsa, atzetik segika hasiz gero, ez da berehala gelditzen. Lotsa. Lotsa da okerrena”.
Egiazki, istorioaren erdigunean dagoena garai eta sektore jakin batean bizi izandakoek jasandako desesperazioa kontatzeko ahalegina da. Ramonek, bere zeregina betetzeko, on the road moduko bidaia bat egingo du Nafarroako herrietan zehar, bertako biztanleengana gerturatuz eta bertan topatzen duena eguneroko batean idatzita bilduz. Bestalde, narratzailearen ahotsak Beitiaren hausnarketak osatuko ditu.
Aipatu dut liburu xumea egin duela Lizarraldek, eta horren sorburua estiloarekin loturik dagoela. Errepide kontakizun bat izanik, Ramon Beitiak zinema munduari lotuta ezagutuko dituen herritarren berri emango digula aipatu dugu, baina, horretaz harago, kaminoan barrena aurkituko dituen lekuak eta Nafarroa plural bateko bizimoduak ere (baserritarren egitekoak, ostalaritzako lanak, eta abar) deskribatuko ditu. Hortik datorkio apaltasuna lanari, Lizarraldek, nahita edo nahigabe, narrazioa osatzerakoan omendu dituen askotariko langileenganakoa. Begirada goibelez baina duintasunez antzematen baititu protagonistak inguratzen duten laborariak.
Handinahitasunetik urrun den kontakizun honetan estiloan ere eragina du edukiak. Martxa geldoko idatzia da idazle zumarragarrarena azkenetan dagoen mundu baten deskribapen honetan. Amaiera aldera gauzatuko da gibel-oihal hori, metafora gisa: aurrez espero duen baina heltzean ziurtatuko duen desesperazioak Beitiaren animoak higatuko ditu, bidaia geroz eta nekezagoa eginez. Azkenean, zalapartarik atera gabe, ia antzeman ezinezko moduan, Beitiaren amaiera ere iritsiko baita, bere burua, naturaz eta bakardadez inguraturik joaten utziko duenean.
Paradisu zinema-ren omenaldi gogorra dugu euskal letretako hau; film italiarraren begirada nostalgikotik urrun, eremuko langileentzat neurgarria dena islatzen saiatzen da egilea, emoziotik urrunduz, arrazoira gerturatuz. Irakurketa gogorra, baina beharrezkoa.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo