kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Disoluzio agiriak / Jose Luis Otamendi / Susa, 2019

Disoluzio agiriak Jon Mirena San Pedro / Prest, 2020-05

Gaur egungo hitzen peskizan diharduela diosku Jose Luis Otamendik, gaur egun behar ditugun eleak zein diren ez dakiela. Eta hitzez eskas ibiltzeko ez da makala Disoluzio agiriak eleberrian egiten digun eskaintza.

Genesiaren kontrakarrean “Jainkorik gabeko zazpi eguneko disoluzioa” proposatzen digu, 7 ataletan 39 olerki liburu-perla honetantxe barnebilduz. Irakurleak erritmo luzeagoko poesia molde berri batean aurkituko du poeta, amore eman gabe bere baitako geografian barrena tematsu.

Disoluzioa, beraz. Deseraiketa. Nitasunetik idatzita, gu-a xedetzat harturik, poeta den tankerakoa agertzen zaigu, zorrotz, eskuzabal. Adina bere bidea jorratzen ari dela jakitun, gorputza du bere jardunaren abiapuntu, politikarako ardatza; zaurgarri, ahul, azaltzeko ahalke izan gabe. Era berean, galeraren maluraz mintzo zaigu, herri gisa pairatutakoaz, etxeko kuttunen zaintza, geroko doluaz, bere-berezkoa duen dotoreziaz poesiari emana. Olerki batzuei domaia badarie ere, inork ez dezala lerro arteko ezein derrotaren aztarnarik txerkatu. Umorea, ironia fina badira liburuan isuriak. Catalunya, Galiza bihotzean. Kapitalari egurre, marxismoa lagun.

Poema ederrak, nork bere gustukoak… Zorionaren kontra; Aldaketak datoz mundura; Lekuak hustu; Murmurioen jauregia; Txatalak Mary Wollstonescraft Shelleyrentzat; Maiatza Seamus Heaneyrekin…

Disoluzioa. Beste aukera baterako sormena jalgiz. Bibelarran letz… “kausa eder bat berriro biluz eta gazte”. Galdera-markarik gabeko Otamendiren goi-mailako poesia.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak