kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Itoko dira berriak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2003

Arina eta sakona, ziurtasunez gomendatzeko modukoa Juan Luis Zabala / Maxixatzen, 2003-05

B. izeneko itsasertzeko herri turistikoan kokatua dago Karlos Linazasororen Itoko dira berriak nobelak kontatzen duen istorio labur baina esanguratsu hau. Pertsona bat itotzen ari dela ikusten dute turista batzuek. Denetik egingo dute turista horiek, itotzear dagoen pertsonak erremediorik gabe itotzen jarraitzen duen bitartean, hondarrezko gazteluak eraikiko dituzte, esate baterako; baina batez ere, beste ezeren gainetik, honetaz eta hartaz eztabaidatuko dute; “mundua konpontzen” ariko direla, alegia. Denetik egingo dute, bai, itotzear dagoenari salbatzen lagundu izan ezik.

Gure gizartearen eta geure buruaren alegoria gordina egin du Karlos Linazasorok, kupidarik gabea, baina samurtasun eta gertutasun berezi batekin hala ere, bere buruari ere barre eginez. Ironia eta umore beltza dira, izan ere, Linazasororen ustez, bizitzaren alderdi ilunenei aurre egiteko armarik eraginkorrenak (bakarrak akaso).

Akaso ez dut asmatuko, baina liburuak arrakasta izateko ezaugarri guztiak ditu (Agota Kristof-en Koaderno handia ezagunak bezala, adibide bat jartzearren). Batetik, irakurketa arin eta errazekoa da, umorez zipriztindua. Bestetik, gizakiaren barrua aztertzen du, barruratze horretan urrunegi iristeko beldurrik gabe, kontzesiorik egin gabe. Hau da: arina da, baina sakona. Izan ere, ederiko asko —arin eta sakon— esanik utzi zuen aspaldi Arantxa Iturbek: “Arinak ez du zertan azalekoa izan”.

Euskal literaturaren jarraitzaileok batzuetan lan handiak izaten ditugu oparia egiteko euskarazko liburu bat aukeratzerakoan. Liburu hau, oso oker ez banago, nahiko aukera egoki eta segurua izan daiteke. Aproba egitea besterik ez duzu, irakurle.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak